Amorante

Concierto

Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da.
2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen.
Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik
ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal
izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika.
Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat
autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko,
elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere
musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur egungo
haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.

* El evento será en castellano