Euskara Zinema Aretoetara programaren aurkezpena

Proyección

1994. urtean sortua, egun egoitza Donostian duen Tinko Euskara Elkartea, euskara zinema aretoetara eraman eta gure hizkuntzaren normalkuntza sustatzeko helbuarekin jaio zen. Ikasturte horretan hasita, "Euskara Zinema Aretoetara" programa arrakastatsua izan du abian, nazioarteko 80 filmetik gora euskarara bikoiztu, hauen material didaktikoa sortu eta ehundaka ikastetxe bitarteko, milaka haur eta nerabeei euskarazko film hauek, eskola orduetan eta zinema aretoetan ikusteko aukera eskainiaz. [1.6 milioi ikusletik gora]

Aurten, Nafarroako hezkuntzako eta euskalgintzako eragile ezberdinekin harremanetan jarri gara, eta proiektua aurkeztu ondoren, hauen babesa jasota, lehen aldiz Nafarroan, "Euskara zinema Aretoetara" programa eskaintzeko moduan gaude 2017/18 ikasturtera begira.

Ikasturte honetan 8 film eskaintzeko moduan gara, ziklo bakoitzeko bi, material didaktikoa barne.

* El evento será en euskera