Listado de eventos

14

Diciembre

Jueves

11:00

Izarkom

Presentación


Telekomunikazio arloaren garrantziaz eta alternatiba errealak plazaratzeko beharraz jabetuta, lehen pausoa eman dugu: Euskal Herri osora bere zerbitzuak zabaldu nahi dituen telekomunikazio operadorea sortu dugu. Hauxe da gure proiektuaren azalpen laburra:

  1. Gure helburua: Euskal Herriko edozein puntutan Internet konexio irisgarria eta eskuragarria ematea.
  2. Helburu horretarako erabiliko ditugun baliabideak: sare partekatu, ireki, libre eta neutralak.
  3. Horretarako nola egituratu garen: irabazi asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko kooperatiba integral gisa, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarrituta.
  4. Naziogintza dugu xede, herrigintza sustatuta.