Listado de artículos

Erreseina: MUSEO BILDUMA

MUSEO BILDUMA
(Harkaitz Cano &Iñaki Holgado, Ikastolen Elkartea, 2016 Donostia)

Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren MUSEO BILDUMA komikia tradizio baten azkena da. Istorioaren gehiena Valeria izeneko emakume baten bidaiei buruzkoa da. Valeria ez da edonor, ordea, museo-ehiztari bat da. Etorkizun determinatu gabeko batean museoz museo doa Valeria. Museo bitxiz osatuta dago etorkizuna. Halako batean, ordea, Valeria bahituko dute. Bira narratibo horren ostean –zientzia fikziozko istorio askotan bezala– jabetuko gara errealitatea ez dela uste duguna bezalakoa. Horren kontura «erresistentzia» artistikoan ari diren talde bat ezagutuko du Valeriak.

Oihartzunez jositako lan bat da hau. Klandestinitateko taldea ezagututakoan erraz etorriko zaizkigu gogora Matrix filma edota Mr Roboten irudimenezko hacker taldea. Komikiaren amaierako ziminoen eszenak 2001: Espazioko odisea (Stanley Kubrick 1968) edo aurten bertan estreinatu den Animal político luzemetrai brasildarraz gogoratuko gara (Tiao 2016). Halere, euskarazko komikigintzari ere keinuak egiten dizkiote Cano eta Holgadok. Argiena, akaso, Habeko Mik-ek 1986an argitaratu zuen HERMES (osorik ikus dezakezu) izan daiteke. Mata eta Harrietek egindako distopia hark sexuen arteko gerra kontatzen zuen, baita esperimentazio genetikoa ere.

Aurrekariak aurrekari, eta komikiak irakurtzeko joera baduzu, eta Iban Zaldua eta Julen Ribasen AZKEN GARAIPENA (Ikastolen Elkartea, 2012 Donostia) gustuko izan bazenuen, ez galdu ale hau irakurtzeko aukera.

German Esparza Larramendi



Libro recomendado:

MUSEO BILDUMA

MUSEO BILDUMA

18,00 €

Disponible en 4-5 días


Más artículos sobre este tema