Listado de artículos

«Izuaren osteko gogoeta»ri iruzkina ARGIAn

Kultura > Literatura
Irudimen erradikalaz
IBAI ATUTXA ORDEÑANA 2020ko abuztuaren 02a

Izuaren osteko gogoeta |
Egilea: Susan Buck-Morss |
Itzultzailea: Pello Agirre Sarasola |
Katakrak, 2019.

Ematen du liburu-iruzkinen gurpil frenetikora berandu samar iritsi naizela aste honetakoarekin. Izan ere, bada urtebete jada Katakrakek Susan Buck-Morssen Izuaren osteko gogoeta argitaratu zuela. Alta bada, Buck-Morssen liburuak egiten du posible urgentziazko irakurketa bat; gaurkotasunik galtzen ez duena; agian oharkabean pasatu dena –agian, gurean, ez litzatekeena oharkabean pasatu behar–.

Irakurketa bat egiten du posible, nola esan, izan beharko genukeena bekokian tatuatuta. Horrela behintzat, espektro politikoan ezkerretara kokatzen garen “gu” anizkun honetako guztiok goizean esnatu eta gogoratuko genuke: ezkerreko teoria kritikoak irudimena behar du erdigunean. Horixe da Izuaren… gurutzatzen duen xedea: jakitea “nola alda litekeen, eraginkortasunez, irudimen politikoa”.

Ez da hau lehenengo idazkia irudimen eraldatzailea aldarrikatzen, ezta gutxiago ere. Tradizio luze berean hartzen dute parte adibidez, Marx eta Engelsek Alderdi Komunistaren Manifestua-ri 1872an eginiko hitzaurrearekin. 60ko hamarkadan Birminghameko Kultura Garaikideko Ikasketen Zentroak ardatz beraren inguruan eraldatu zuen pentsamendu kritikoa. Azkenik, baina ez azkena, Gayatri Chakraborty Spivaken lanak irudimen erradikalaren alde egiten du etengabe. Asko dira, Buck-Morssekin batera, irudimena, sormena eta imajinazioa ezkerreko teoria kritikoen erdigunean kokatzen dutenak, eta bazen garaia, ikuspuntu hori gaurkotasunez euskarara ekartzeko.

Modernitate mendebaldar eurozentrikoaren zapalkuntzak iraultzeko ez dira nahikoa estrategia mekanizistak. Izuaren... ek zapalkuntza horiek iraultzeko esfera publiko eta kontrakultura globala eraikitzea proposatzen du. Horretarako behar da irudimen erradikala eta eraldatzailea: oraindik existitzen ez den zerbait eraikitzeko. Irudimen horren bila sortzen ditu zubiak islamismoarekin bezala iraganarekin. Ustez debekatutako eremuetara jotzen du, terrorismoaren eta nostalgiaren lurraldeetara. Emaitzak merezi du.



Libro recomendado:


Más artículos sobre este tema