«Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria» ORTZADARren

SAIAKERA

Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria
Silvia Federici

Katakrak.
160. orr.
14 euro.

Iraganeko eta gaur eguneko sorgin-ehizak

Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria. Iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak saiakera bi zatitan banatuta dago. Lehenengoan, XV. eta XVIII. mendeen arteko Europako sorgin-ehizak jorratzen dira; bigarrenean, berriz, gaur egungo mundu-mailakoak. "Zergatik orain?" galderari erantzuten dio Silvia Federicik, argudiatzen baitu zergatik kokatu behar den testuinguru historiko egokian gaur egun emakumeen aurkako indarkeria bizitzen ari den gorakada Mexikon, Indian eta Afrikako zenbait tokitan, hau da, azken urteotan kapitalismo globalaren presioa jasan duten herrialdeetan. Zelako historia idatzi nahi dugun, gure esku ere badagoela dio. Amaia Astobizak egin du testuaren itzulpena euskarara.

Libro:

KAPITALISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA.