Listado de artículos

«Nagusia kanpoan bizi da» DIARIO DE NOTICIASen

Takiji Kobayashiren bi eleberri argitaratu ditu Katakrakek
MIREN MINDEGIA | PATXI CASCANTE - Miércoles, 31 de Mayo de 2017
Katakrak argitaletxeko editoreak, atzo, Iruñeko Liburuaren Azokan.

IRUÑEA - XX. mende hasierako Japoniako idazlerik garrantzitsuenetako baten bi lan euskaratu eta argitaratu ditu Katakrakek, liburu bakar batean bilduta: Tajiji Kobayahsiren (1903-1933) Nagusia kanpoan bizi da eta 1928ko martxoaren 25a. Hiromi Yoshida arduratu da itzulpenaz eta hitzaurrea Iñigo Aranbarrik idatzi du. Hedoi Etxarte Katakrakeko editoreak atzo Iruñeko Liburuaren Azokan ospatutako aurkezpen ekitaldian azaldu zuen moduan, Kobayashi idazle oso erranguratsua izan zen bere garaian, orduko Japoniako langile giroa aski ongi islatzen zuten eleberri sortaren egilea.

Bere aktibismoa dela eta 30 urte besterik ez zituenean hil zuten idazle honen lanik ezagunena, Kanikosen, 2008an berrargitaratu zuten eta milioi eta erdi ale baino gehiago saldu ziren, egun ere Kobashakik daukan eragina islatzen duen datua. Katakrakek argitaratzen duen lehenengo narrazio lan honetarako, alta, aipatu bi eleberriak aukeratu dituzte, idazleak bere ibilbide laburrean plazaratu zituen beste bi lanak gaztelania edo frantsesera itzuli diren bitartean, honakoak ez baitziren hurbileko hizkuntzetara itzuliak izan sekula. “Euskarazko irakurleari zerbait berria eskaini nahi izan diogu”, azaldu zuen Etxartek.

Nagusia kanpoan da eleberrian, nekazal mundua islatzen du Kobayashik, Hokkaido uhartea kolonizatuaren baitan kokatzen dena gizartea feudalismotik kapitalismora biratzen ari zen garai gogor batean. Argitaletxearen hitzetan, “hori kontatzen du Nagusiak: jende xehearen ahaldun-tzea. Nork bere burua indartzen duenean sortzen zaion inozentzia guztiarekin, teatralitatearekin, talka guztiekin”.

Liburuan biltzen den bigarren eleberrian, 1928ko martxoaren 15ean Japoniako langile-mugimenduaren aurka estatuak egin zuen makro-operazioa kontatzen da, tortura ildo nagusitzat hartuta. “Nobela labur hau argitaratu eta lau urtera ere ez”, gogora-tzen du Aranbarrik hitzaurrean, “polizia politiko inperialak atxilo hartu zuen Takiji Kobayahi (...). Bere pertsonaiak bezala, tortura jasan behar izan zuen idazleak”. Tortura horren ondorioz hil zen idazlea, 30 urte zituenean.

“Bere lanen ezaugarri nagusietako bat teknikoki oso irisgarriak direla da”, argitu zuen Etxartek. “Sintaxi argiekin oso ideia sofistikatuak azaltzen ditu”. Izan ere, egilearen helburua langileentzako istorioak idaztea zen. “Hala ere, ez du langileriaren irudi idealizatu bat egiten, pertsonaia oso bortitzak, misoginoak ere ager-tzen ditu. Alderdi kritikoa nabarmentzen da”.

Liburuari “beste dimentsio bat“ gehitzeko, argitalpenaren arduradunek beste testu bat gehitu dute liburuaren akaberan: Poliziak Tajiki Kobayashi hil egin du. 1933an, egilea hil zuten urtean, New Yorken Kanikosen ingelesezko bertsioa argitaratu zuten lehenengoz, eta testu hau editoreek argitalpenerako idatzi zutena da.

“Kobayashi, sintaxi oso argiekin ideia sofistikatuak azaltzeko gaitasuna zuen idazlea izan zen”

IDAZLE OPAROA, GARAI NAHASI BATEAN Hogeigarren mendeko lehenengo hamarkadetan, faxismo garaiaren aurreko Japonian aro liberal bat zabaldu zen, Etxartek azaldu moduan; eta bertan kokatzen da Kobayashi. “Urrezko aroa izan zen langileen, nekazarien, ikasleen, geeministen eta baztertuen aldeko mugimendu sozialentzat”. Testuinguru horretan sortu zen mugimendu artistikoa, hartara, oparoa izan zen, eta Kobayashi literatura proletarioaren ahots indartsuenetako batean bilakatu zen.



Libro recomendado:


Más artículos sobre este tema