Listado de artículos

Literatura slowcore erara

2016ko apirilaren hondarretan izan ziren Okene Abrego eta Mariano Hurtado Katakrakeko areto Nagusian. Aurrez hamaika formazio ezberdinetan ibilitako musikariak. Gertukoenak Inoren Ero Ni edota Dilistak; aurretik BAP!! eta El Hombre Burbujan. Bost lagunen aurrean aritu ziren. Eta hemen entzungo duzunak ez du inolako edizio lanik izan. Nahasketa maitik moztuta. Literatura oinarri eta salto egitera ohitutako musikariak eserita eta hitzak murtxikatzen

Emaus piltzarkarietan aurkitu omen zuten Hurtadok jotzen duen teklatua, Abregoren eztarria Ereñotzun bizi da azken urteotan. Horiez gain kontrabaxu bat, baxu bat, kitarra bat, loop-ak egiteko pedalak, bozgorailurik gabe, aretoko hari musikaleko tresnekin soilik. Oharkabean, literaturaz jositako saio bat. Kontrakulturatik, gaztetxeetatik, gune autokudeatuetatik datorren musika erreferentzia kultuz josia.

JOXAN ARTZE: Isturitzetik Tolosan barru

Duela urte gutxi berrargitaratu zuen Pamielak J. A. Artzeren Isturitzetik Tolosan barru. Jatorrizkoa 1969an argitaratu zuten, hartatik hartu zituzten lehenengo bi abestien hitzak.

KOLDO IZAGIRRE

2006an argitaratu zuen Izagirrek Teilatuko lizarra abesti liburua Susa argitaletxean. Liburuari izena ematen zion poemarekin egin zuten abestia Mmatarrakek.

XABIER MONTOIA: 1986tik 2006ra

Artzek Isturitzetik... idatzi zuen urte berean argitaratu zuen David Bowiek Space Oditty: 1969an. Albumean irudizko Major Tom kosmonautari buruzko hiru-lau abesti konposatu zituen.

Pertsonaiak segida izan zuen beste musikari batzuen lanetan ere (Peter Schilling), ingelesetik frantsesera pasa zen (Plastic Bertrand). Eta 1986ko azaroan, pertsonaia Susa Aldizkarira ekarri zuen Xabier Montoiak, 19. alera. Julio Pardoren azaleko marrazkian FUTURE NO FUTURE jartzen zuen pareta batean margotuta.

20 urteren ondoren, eta euskal eta munduko poesia batzen zituen fanzine batetik euskaraz liburu gehien argitaratzen duen etxeko liburu batetarako jauzia. Autore beraren bi egiteko, sozializazio bideak aldatuta, punkaren zuzentasun eta narratzeko gaitasunari eutsi dio Montoiak. Honakoan Euskal Hiria sutan liburuko Curriculum ipuinetik.

ATAHUALPA YUPANQUI ETA MIKEL LABOA

17 izan zen Mikel Laboak argitaratu zuen azken diskoa. Eta hartan jaso zuen Atahualpa Yupanquiren Piedra y camino abestiaren bertsioa.
Hemen Mmatarrak-en bertsioa.

Horrez gain, Abregok eta Hurtadok Laboaren Mugak moldatu zuten. Aurretik abestutako Xabier Montoiraren Curriculum ipuina atzekoz aurrera irakurrita.

Ez zen Abregok eta Hurtadok Mugak egiten zuten lehenengo aldia. Aurrez, Dilistak taldearekin, 2009ko udaberrian grabatu zuten Andoainen Homesenean, elektronikarekin eta biolinekin.

GORKA SETIEN: Hardcorea da poesia

2009an argitaratu zuten Inoren Ero Nirekin Fosbury albuma Abregok eta Hurtadok Borja Iglesias eta Mikel Abregorekin. Trilogia batetako bigarren maxia izan zen hura, eta Ertzak abestia Gorka Setienen poema batekin egin zuten.

ROBERTO BOLAÑO etxean dago

Los perros románticos (Acantilado) da, ziurrenik, Roberto Bolaño poeta neotxiletarraren olerki liburu ezagunena. Gipuzkoako Kutxak argitaratu zuen 1993an, Bolañok 40 urte bete zituenean, Irun literatura leihaketa irabazita. Sonarik gabekoa zen, orduan, Bolaño Espainiako gaztelaniazko literaturan, baina liburu horrek zekartzan gerora bere poesiagintzan ezagunenetakoak izango ziren olerki asko: Lupe edo detektibeei buruzko zirriborroak, handik bost urtera argitaratuko baitzuen bere liburu ezagunena Los detectives salvajes eleberria.

BAP!!etik XABIER ANSA berreskuratzen

Xabier Ansaren hitzekin konposatu zuen BAP!!ek AHTaren aurkako asanbladak 1996an argitaratuko zuen abestia. Zuzenekoetako abesti mitikoetako bat izan zen, honakoan, eserita abestu zuten, hitzak indartuz, eta mikrotik kanpo bozgorailuarekin oihuka bukatu zuen kontzertua Abregok. Liburu dendara jeitsita.

Ustekabeko ekarpen bat literaturari.

Hedoi Etxarte



Más artículos sobre este tema