Bost egun, bost gau

Eta bi narrazio labur

Traducción de Iñigo Roque Eguzkitza

15,00€

IVA incluido

Disponible

Bost egun, bost gau

Traducción de Iñigo Roque Eguzkitza

ISBN 978-84-16946-43-3
Idioma Euskera
Páginas 148
Tamaño 12,5 x 19
Encuadernación Paper-azalezkoa hegalekin
Precio 15,00

«Andrék artean hemeretzi urte ez zituela emigratu behar izan zuen. Dirua eskuratu zioten, Portoko helbide bat eman, eta esan zioten hantxe jakingo zuela nola igaro Espainiako muga. Kontua, ordea, ez zen hain erraza izan. Porton, gomendatutako pertsonek lehenbizikotan ziurtatu zioten ezin zutela deus egin. Bi aste gogaikarri itxaron behar izan zuen, harik eta azkenean Lambaça delako baten izena eman zioten arte. Kontrabandista bat zen, André Espainia aldera eramateko prest omen zegoena mila ezkuturen truke. Eta segituan gaztigatu zioten:—Morroia fitxatuta dago liskarrengatik, labankaden- gatik eta, agidanez, baita lapurretagatik ere.»

Manuel Tiago

«Muin-muinean, sistema bera da ‘pasatzaileak’ sortzen dituena. Sortzen, justifikatzen, eta blindatzen. Mugak zakur armatuekin zerratzen ditu, eta bide batez muga-pasak garestitzen. Migranteak inolako paperik eta babesik gabe uzten ditu, eta bide batez, ‘pasatzaileen’ jostailu bihurtzen. Edo zuzen-zuzenean, besterik ezean, ‘pasatzaile’ bihurtzen. Azkenik, inoiz edo behin, ‘pasatzaileren’ bat atxilotzen du -agian aduanan komisiorik ordaindu ez duena-, eta besteak libre uzten. Segi dezaten, migranteak hara eta hona erabiltzen, sistemak asmatuko baitu horiek oro nola trituratu.»

Amets Arzallus Antia


En la prensa

«XX. mendearen bigarren erdian milioi bat inguru portuges gure mugetan gaindi Frantziarako bidean eraman zituzten kontrabandoan. Asko izan ziren, halaber, bertan lan egiten gelditu zirenak, gehienak baldintza kaxkarretan.»

Miren Mindegia, DIARIO DE NOTICIAS

Itzultzaile eta hitzatzegilearen solasaldia hitzaurregilearekin.

Iñigo Roque eta Amets Arzallus, RADICAL MAY

«Bost egun, bost gau eleberria muga-pasa klandestino baten kontakizuna da. Portugalen kokatuta dago, 1940ko hamarkadaren amaieran, Antonio de Oliveira Salazarren diktaduraren garaian. Protagonistak, Andre izeneko hemeretzi urteko militante komunistak, herrialdetik ihes egiten du, Lambaça izeneko kontrabandistarekin. Elkarrekin ateratzen dira Portotik, Espainiako muga bost egun eta bost gautan zeharkatzeko. Eleberriak iheslariaren eta pasatzailearen arteko erlazioa erakusten du, baina baita emigratzeak dakarren ziurgabetasuna eta ezezagunarenganako konfiantzaren mugak ere.»

Ane Eslava, BERRIA

Elkarrizketa Iñigo Roqueri.

Amalur Artola, GARA

«Manuel Tiagoren Bost egun, bost gau eleberria kaleratu du euska-raz Katakrak etxeak, Iñigo Roquek euskaratua. Edizio honek Roqueren zein Amets Arzalluzen hitzaurreak ere daramatza»

Ion Stegmeier, DIARIO DE NAVARRA

Arratsean saioan elkarrizketa Iñigo Roqueri.

Arantxa Iturbe, EUSKADI IRRATIA

«Manuel Tiagok amaieran Pirinioak aipatzen ditu. Euskal Herria ere ez baitago askotan dirudien bezain urrun Portugaldik. Gu ere saltsan, ezkutuko errealitatea azalarazteko balio du obrak. Horretarako du hitzostea ere. Nik ez dakit sartuko nukee, baina interesgarria bada. Eta obra, guztiz gomendagarria. Baduelako gainera istorio nagusiaz gain itsaso bidezko migranteen egoera azaltzen duen ipuina. Afrika ginenekoa, Europa Piriniotan hasten zen garaian.»

Eneko Barberena, GOIENA

«Muga geografiko, eskuadra eta kartaboizko muga; berez, ikusezinak diren mugak. Lekuko isilak. Pertsonak merkantzia. Ez dakigu zerk eraman dituen mugara, ez dio ezer idazleak. Pasoko txori direla baino ez; zeren bila, ez dakigu»

Zihara Enbeita, HORDAGO

«Erran gabe doa, Manuel Tiagok idatzi eta Iñigo Roque Eguzkitzak itzulitako Bost egun, bost gau honek ia bi dozena tolestura ditu orrien goiko ertzetan.»

Patxi Larrion, HORDAGO

«Pertsonaiek historiari lotutako egoera berezi batean daudelako ihes egin behar dute»

Javier Rojo, EL CORREO/ DIARIO VASCO

«Roqueren aitzinsolasa eta Arzallusen hitzaurrea dira liburuaren bi puntu fuerteak, Tiagoren kontakizunak iraganarekin eta orainarekin konektatu eta, testuinguru bat emateaz askoz harago, migrantearen begiak parez pare jartzen dizkigutenak»

Irati Majuelo, BERRIA


Acerca de Manuel Tiago

1913 Sé Nova - 2005 Lisboa

Manuel Tiagok bederatzi liburu argitaratu zituen, narrazio laburrak eta eleberriak. Mugek eta migrazioak toki nabarmena izan zuten lan horietan. 1974an argitaratu zuen lehen liburua, Até Amanhã, Camaradas eleberria. Haren lan batekin baino gehiagorekin egin dira telesailak ala filmak. Margolaria ere bazen. ...

Saber más