BERRIAK JAIO GINEN

Jon Maia

20,00 €

IVA incluido

Disponible

BERRIAK JAIO GINEN

ISBN 978-84-946981-0-1
Páginas
Año 2017
Editorial Lanku Bertso Zerbitzuak
Sección Música / Contracultura

80. eta 90. hamarkadak bertsolaritzaren eraberritze sakon baten hasiera izan ziren: bertso eskoletako lehen bertsolari gazteak plazetara iristen hasi ziren, bertsoa erdal eremuetan sartzen, espazio berrietara, garaikideak ziren beste kultur adierazpen batzuekin harreman artistikoak sortu ziren eta horrela, gaur egungo bertsolaritzaren argazkira iritsi arteko eboluzio bati hasiera eman zitzaion. ...

Leer más

Jon Maia bertsolariak liburu autobiografiko honetan berak lehenengo pertsonan eta lehenengo lerroan bizi izan zuen garai haren eta eraldaketa horren argazki pertsonala egiten du. Lehen pertsonan idatzia, bizipenak eta hausnarketak tartekatzen ditu, bertsolaritza modernoaren eta orduko garaiaren erretratu bat eginez. Egileak berak “lehenengo bertsolari in vitroen belaunaldia” deritzonaren bizipenak eta kezkak hainbat gaietan ematen dira: jardun artistikoa, identitatea, tradizioa eta modernitatearen arteko talka, hizkuntzarekiko esperientzia pertsonala, politika, giza-harremanak… Bertsolaritzarekiko interesa gainditzen duen entsegu autobiografikoa osatu du egileak, euskal kulturaren garai hartako esparru eta adierazpide ugari ukituko dituena. Belaunaldi, garaikideen eta lagunen arteko elkarlanean: Unai Iturriagaren ilustrazioz eta marrazkiz osatuta dator liburua eta Igor Elortzaren hitzaurrea du.


Te puede interesar

BESSIE SMITH

Jackie Kay

MÚSICAS CONTRA EL PODER

Valentín Ladrero

Por favor, mátame

Legs Mcneil, Gillian Mccain