DORA BRUDER

Patrick Modiano

12,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

DORA BRUDER

ISBN 978-84-943560-7-0
Páginas 118
Año 2015
Editorial Igela
Sección Narrativa Europea

D ORA BRUDER da Patrick Modiano azken Nobel Saridunaren lanik adierazgarrienetako bat. Bilaketa baten historia da. Galdutako 16 urteko neska baten historia. ...

Leer más

Frantziaren okupazioaren garaia eta juduek garai horretan bizi izan zutenaren historia gai nagusietako bat da Patrick Modianoren nobelagintzan, bere lehenbiziko eleberritik. Beti-itzulian dabilen gaia da. Ehunka eta milaka dira horretaz idatzi diren liburuak, baina Modiano zerbait baldin bada, kontatzeko estilo xumea eta bere-berea duen musika apal hori da. Hona Pello Lizarraldek, Patrick Modianori joan den urtean Nobel Saria eman ziotenean esandakoak: “Obsesio jakin batzuk ditu Patrick Modianok, eta etengabe agertzen dira bere obran. Esango nuke liburu bakarra idatzi duela bere bizitzan, eta haren bariazioak argitaratu direla”. “Nire iritziz, bere lanaren muina ez da okupazioa, egunotan esan izan den bezala. Nik uste Paris, esaterako, protagonista bilakatu duela. Labirinto bihurtuta aurkezten du hiria, eta gehienetan kanpotik Pariseko auzoetara etorritakoak hartzen ditu hizpide”.


Te puede interesar