Ekaitzaren zipriztinak

Ekaitzaren zipriztinak

Miren Garate Zendoia

20,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Ekaitzaren zipriztinak

ISBN 9788490277010
Páginas 224
Año 2017
Editorial Elkar
Sección Sociología

Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika-liburu honek. Ez ditu zergatiak
...

Leer más

bilatzen, ez irtenbideak proposatzen: gizartean utzitako ondorioetan zentratzen da, gogorrago ala leunago guztiok harrapatu baikaitu zaparradak. Hogei hitz aukeratu ditu egileak, alfabetoaren arabera A-tik Z-ra ordenatuta, beste horrenbeste gai jorratzeko: atzerrira joandakoak; berdintasunean krisiak nola eragin duen; dibertsitate falta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak; ekintzailetza; finantzei lotutako engainuak; gazteen arazoak; hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko espedienteak; ikerketa eta garapenaren egoera; janari bankuak; kontsumoa; lanuzteak; mobbing-a; nekazaritzaren etorkizuna; osasun arazoak; prekarietatea; Stop Kaleratzeak elkartea; teknologia aurrerapenek ekar dezaketena; unibertsitatea; xenofobia jarrerak; zahartzaroa eta pentsioak.
Gai horietako bakoitzean, protagonista batek lehen pertsonan eskaintzen du bere lekukotasuna, eta ondoren kazetariaren erreportaje landua dator. Proiektu honi esker historia hurbila ikertzeko Tene Mujika saria irabazi zuen Miren Garate kazetari azpeitiarrak.


Te puede interesar

ANDALUCÍA,LA ALDEA GALA

Jorge Colmenarejo Sanz

AMORES LEJANOS

Jordi Roca, Marta Allue