GASTEIZKO HONDARTZAK

Xabier Montoia

20,00 €

IVA incluido

Disponible

GASTEIZKO HONDARTZAK

ISBN 978-84-92468-21-8
Páginas 336
Año 2011
Editorial Susa
Sección Euskal Narratiba

Badago sekula ahaztuko ez zaigun egun bat; beharbada guztiok dugun akordu komun bakarra: gorputzaren sua beste batengan lehen aldiz amatatu genueneko gomuta gozoa. (1937ko apirilaren 27an jo nuen larrua lehenengoz). Egingo nuke hori ez zaiola inori ahazten, guztioi itsasten zaigula kaskoan, herdoila burdinari legez. Altzairua baino gogorragoa den gomuta deabrua. (Oskarbi zegoen zerua Gernika gainean). ...

Leer más

Bada aldi bat edozein gizonen bizitzan, ume izateari utzi eta, oraindino gizon oso bilakatu ez dela, norantz doan ezjakin, arineketan abiatzen dena, helmuga bakarra heriotza duen lasterketan. (Urte latzak izan ziren haiek niretzat, eta ez gerragatik bakarrik). Hori gerora ikasten da, noski, askoz gerorago. Horretaz jabetu arte, hortxe iharduten dugu zoro moduan, beti aurrera egin guran, gizontasuna deritzan paradisura heltzeko irrikan. Eta lasterketa horretan, autoak bagina legez, sexua dugu erregai nagusia, hark bultzatzen gaitu, hark akuilatzen. (Gaixo nengoela iruditzen zitzaidan, neuretzat baino ez zen izurrite batek jota). Zalantzaz beteriko sasoi horretan goitik behera melatzen gaitu jario sarkor horrek. Dena kutsatzen du haren ur esnetsuak. Alfer-alferrik ahalegintzen nintzen beste ezertan pentsatzen, ez zegoelako inguruan, zelan edo halan, sexua gogora ekartzen ez zidanik. Nire begiak burdina gori batez erreta ere, berdin jarraituko nukeen sexuaren gomutagarriak nahinon ikusten. Eta itsu egon arren, haizeak ekarriko zizkidan haren usain eta hots ozenak. Hilik beharko nuke gaixotasun hartaz libratzeko.


Te puede interesar