GIZONA ILUNPEAN

GIZONA ILUNPEAN

Paul Auster

18,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

GIZONA ILUNPEAN

ISBN 978-84-9868-025-6
Páginas 200
Año 2011
Editorial Alberdania
Sección Narrativa Anglosajona

   Erretiroa hartutako liburu-kritikari bat, hirurogeita hamabi urtekoa; berrogeita zazpi urteko bere alabarekin eta hogeita hiru urteko bilobarekin bizi da. Emaztea iaz hil zitzaion. Alabaren gizonak duela bost urte utzi zuen. Bilobaren mutil-laguna hil egin zuten. Samina dago etxe horretan, arima zaurituak, eta gizona gauero-gauero etzaten da ilunpean bere iraganari buruz ez pentsatzeko ahaleginak eginez, beste mundu batzuei buruzko istorioak asmatzen. Ezin du eragotzi, hala ere, berak asmatzen dituen kontakizunetan ere, bizitzan bezala, gerra eta tragedia nagusitzea.    Samurtasunak eta belaunaldien arteko elkartasunak iraunaraztzen...

Leer más

ditu bizirik hirurak. Aitona Augusten eta biloba Katyaren artean, bereziki, harreman estua sortu da, zinema-zaletasunaren eta biloba Katyak aitonaren bizitzari buruz agertuko duen jakin-minaren bitartez. Zinema nahiz istorio asmatuak, ordea, ihesbidea dira Katyarentzat ere, mutil-lagun zuenaren heriotza izugarriaren oinazea atzean uzteko saioa... Paul Austerren ohiko oparotasuna aurkituko du irakurleak eleberri honetan, eta bere istorioen ohiko etsipen eztia ere bai. Belaunaldien arteko elkartasunari eta samurtasunari buruzko istorio ederra eskaintzen digu oraingo honetan, kontagintzarako duen maisutasun hori erakutsiz berriro ere.


Te puede interesar

Henry David Thoreau

Relatos

Deborah Eisenberg

HISTORIA DE UNA TERRAZA

Hilary Leichter

Gallinas

Jackie Polzin