Gorde nazazu lurpean

Gorde nazazu lurpean

Ramon Saizarbitoria

23,40 €

IVA incluido

Disponible

Gorde nazazu lurpean

ISBN 978-84-7568-933-3
Páginas 468
Año 2014
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Intxortako lubakietan girotutako Gudari zaharraren gerra galduak zabaltzen du liburua, eta Intxortako lerroen apurtzearekin gertatu zen nazionalen aurrerabidearen ondorioetako bat kontatzen zaigu Asaba zaharren baratzan. Liburua ixten duen azken narrazio honek Sabino Aranaren hilobi aldaketak kontatzen ditu. Tartean gelditzen da 36ko gerraren oihartzun atergabea den Bi bihotz, hilobi bat (Artaxonatik Artaxonara). Rossetti-ren obsesioak, berriz, Madrildik Londresera daramatza euskaldunoi buruzko galdera eta diagnostiko zuzen-zuzenak: ¿Qué os pasa a los vascos? eta Sois unos melancólicos. Galderaren eta baieztapenaren atzean bi emakume,...

Leer más

Victoria eta Eugenia, guztiz desberdinak eta aldi berean antzekoak oso. Eta gizon bat, eta bi harremanen kasuan -arrakasta labur txinpartatsuren bat gorabehera-, bi maitasun ezinezko. Azken finean, ze zaila egiten zaion gizonezkoari gauzarik xumeena ere naturaltasunez aitortzea! Batarekin ausartegi, bestearekin koldarregi, modu paregabean azaleratzen du nobelak gizonezkoon alde mixerable eta komikoena. Komikotasunean badu, egia esan, norekin neurtu liburu honetan; izan ere, larru berekoak baitira azken pertsonaia hori eta Bi bihotz, hilobi batekoa. Marcel Martinek, berriz, bikote harremanak absurduraino nola gaizto daitezkeen erakusten digu. Gutxien espero denean, eta komentario ezdeusenaren kausaz, leize sakon eta gaindiezina zabal daiteke gure bizitzetan, ustez bat ere arrazoirik gabe, eta erabat oharkabean gainera. Izan ere, xelebrea baita -edota negargarria- gauzarik xumeena ulertzeko gizonak askotan duen ezintasuna. Bat-batean, bikotea osatzen zutenak, elkarrenganako bi ezezagun bihurtuko dira. Esan beharrik ere ez dago liburu arrunt bat baino gehiago dela eskuetan duzun hau: euskal irakurleen ahotan luzaroan egongo den liburua.


Te puede interesar

Xabier Montoia

Gelditu zaitezte gurekin

Ana Malagon Zaldua

Los turistas desganados

Katixa Agirre

TWIST

Harkaitz Cano