Historia de la Real Fábrica de Municiones de Orbaizeta

Historia de la Real Föbrica de Municiones de Orbaizeta

Malli Txapar

13,50 €

IVA incluido

No disponible

Historia de la Real Föbrica de Municiones de Orbaizeta

ISBN 978-84-7681-687-5
Páginas 200
Año 2012
Editorial Pamiela
Sección Historia Del S.xix

1975. urtea zela uste dut, Saraitzu eta Aezkoa inguruetan Aste Sainduko egunak pasatzen nenbilen.
...

Leer más

Ostegun goizean, Aribera heltzean, bizkaitar adiskide batzurekin topo egin nuen eta aspaldi ikusi ez nuen Jose Ramon Uriarte adiskidea, antzinako arma ola baten berri ematen ari zen talde hartan. Bera ekonomiako Master bat egiten ari zen Londresen, eta ikasketen bidez ezagutzen omen zuen arma ola; eta han zebilenez gero, lehenaldikoz egun horretan bertaratu omen zen.
Orbaizetako arma olak garai bateko ekonomian eta historian izan zuen garrantziaz mintzo zen, eta bere kontatzeko erak neri ere bertaratzeko grina sortu zidan.
Ostiral Saindu egunean, goiza langartsu agertu zen…, isil isilik, bakar bakarrik, autoa hartu eta Orbaizeta aldera abiatu nintzen.
Giro langartsu hura ezin egokiagoa zitzaidan nere barnea astintzen zuen emozioarentzat. Nere burua gero eta beroagoa zegoen, guztiz minbera egingo zitzaidan bizipenerako prestaturik nintzen.
Orbaizetara heldu eta arma olarako bidea nondik zen galdetzean, lehenengo biek etzekiten, horrek oraindik bitxiagoa eta misteriotsuagoa egiten zuen nere helburua. Hirugarren bati galdetu eta honek ederki bideratu ninduen. Sartu nintzen bada bide hertsi batean; euri mehe hark Iratiren naturaleza sarkorra are barnekoiagoa egiten zuen; Iratiren izpiritua arnasten zuen nere gogoak eta kantu baten bila gabiltzanontzat ezinbestekoa izaten den zirrara pil-pilean sentitzen nuen, kantu baten hari muturra aurkituko nuela zihurtzat jotzen nuen. Kantu zaharretan hainbeste aipatzen den basoilarra han ari zen kantari. Hurbiltzen ari nintzen, gero eta bakardade haundiagoa, gero eta gune erlijiosoagoa; eta isiltasun hura are isilagoa egiten zuen ur murmurio zoroa aditzen hasi nintzen; bapatean nere begiek aurrez aurre zuten lehen harresia.
Autoa utzi eta hormari begira nengoela, senaz, hertz batean goruntz zihoan belar soildu lerro bati jarraitu nion; ustekabean horma sendo baten gainean nere burua aurkitu nuen arte. Behekaldean Txangoaren urak hartzen dituen Legartza erreka, arkupean eta bi hormen artean, etengabeko joanean, mar-marra otoizten ari zen, oihartzunaren lilura aurkitzen zuelarik. Lehenmina sorraraziz, nortasun sarkorra isurtzen zuen eraikin apurtu hark; gure nahi eta ezinezko izate hautsiaren eszenatokia zirudien.
Egun arma ola zaharra, Kultur Interesdun Onura izendatua izan da eta Iratiko naturan, garai batean ez bezala, bakean aurkitzen da. Eguneroko bakardadean, isil isilean, nehor ere ohartu gabean, suzko, burdinezko eta polborazko arranguren oroitzapen zaharrak jalgitzen dira hormetan erroak dituzten zuhaitzetan gora.
Hitzaurre honetan, nik egun hartan bizitutako oroimen poetikoa idatzi dut. Mallik, ikerketa lan serio baten ondorioz, liburu honen irakurleentzat guztiz interesgarriak izango diren gora behera historikoak ematen ditu, arma ola zahar honen inguruan gertaturiko guztia.
Benito Lertxundi
2010eko apirilaren 21a


Te puede interesar