Kristo irakiarra

Hasam Blasim

16,00 €

IVA incluido

Disponible

Kristo irakiarra

ISBN 978-84-946218-0-2
Páginas 140
Año 2017
Editorial Pasazaite
Sección Narrativa Árabe Y Persa

Noizbait esana du Hassan Blasimek irakiar bakoitzak beldurrezko bost istorio dituela gutxienez kontatzeko. Agian horregatik dago liburu hau kontalariz betea, modu konpultsiboan beren istorioak azaltzen dizkiotenak tabernako ezezagunari, psikiatrari, treneko ausazko bidaideari, irratiko mikrofonoari, datu bila dabilen ikertzai- leari, adiskide eta senide presente edo absenteari. ...

Leer más

Ezina dirudienaren gainetik zutuntzen diren ahotsak dira: gizakienak nahiz animalienak, denbora eta espazioaren mugak hautsiz mintzo direnak, bizidunen gorputzak literalki inbaditu eta haien baitatik berba egiten duten hildakoenak, mundu honetan hasitako solasaldia hil ostean jarraitzen duten lagunenak, zoramenaren ertzean bizi direnenak, bizialdi bakar batean bizitza bat baino gehiago bizitzea egokitu zaienenak... Liburu hau osatzen duten hamahiru ipuinetan Kafka paseatzen da, bideokamera bat hartuta, gerrek eta indarkeriak inarrositako Mila gau eta bat gehiago-ko lurraldetik. Kristo irakiarrak Erresuma Batuko Independent Foreign Fiction Prize saria irabazi zuen 2014an, ingelesera itzulitako literatur lanik onenari ematen zaiona. Sari hau irabazi duen lehen obra arabiarra eta lehen ipuin bilduma izan zen.


Te puede interesar

Las Escalas de Levante

Amin Maalouf

CUENTOS PERSAS

Saeid Hooshangi

Viernes y domingos

Jalid Zidaya

Las golondrinas de Kabul

Yasmina Khadra