Traizioak

Traizioak

Eta beste zenbait saldukeria

Iban Zaldua

14,60 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Traizioak

Eta beste zenbait saldukeria

ISBN 978-84-7568-069-9
Páginas 192
Año 2013
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Iban Zalduaren berrogei narrazio jasotzen ditu liburu honek, batzuk laburrak, luzeagoak beste batzuk. Traizioak ezkutatzen dituzte gezurraren itzalean: traizioa Iraultzari, Aberriari, Memoriari, Errealismoari, Literatura berari. Guztiak azaleratzen dira obsesioz, mamuz, lagunez eta etsaiez beteriko bilduma honetan. Berrogei traizio, berrogei ipuin. Honen antzekoak: Hamasei urte bete zuen egunean, Judas Iskariotek Jesusek bidalitako papirozko eskutitz bat jaso zuen; irakurri ondoren errausteko agintzen zion, eta sekretua gordetzeko. Handik aurrera gertatu beharreko guztia azaltzen zuen, zehatz-mehatz, eskutitzak: non eta noiz elkartuko zen...

Leer más

Judas apostoluekin, taldekoen diruzaina bihurtuko zela, eta, garrantzitsuena, Jesusi berari traizio egin beharko ziola, eta gero bere buruaz beste egingo zuela. Azken batean, traizio horren bitartez beteko zen Jesusen patua, eta hala frogatuko zuen berak, Judasek, Haren jarraitzailerik fidelena zela. Historiarentzat saltzaile doilorra izango zen Judas, baina Jaungoikoaren eskuinera eseriko zen ezinbesteko zerbitzu horren ordainean, erabakigarria izango zen eta haren ekarpena Kristoren Eliza eraikitzeko. Papiroak azaldu bezala gertatu zen dena. Judas ez dago Jaunaren eskuinera eserita, ordea. 2000. urtearen hasieran Israelgo arkeologo talde batek Judas Iskarioteren azkeneko traizioaren tresna topatu zuen Itsaso Hilaren ondoko haitzulo batean: haren testamentua, non egia osoa aitortzen baitu, eta, ondoan, Jesusek berak bidalitako eskutitz hura. Arkeologoen iritziz, dokumentuok luzaro irauteko utzi zituzten prestatuak.


Te puede interesar

Dortokaren begirada

Jon Arretxe

Oreina

Koldo Almandoz De La Cruz

QUEMA DE HUESOS

Miren Agur Meabe