Weylerren itzala

Weylerren itzala

J.e. Urruria Capeau

11,50 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Weylerren itzala

ISBN 978-84-7681-747-6
Páginas 110
Año 2012
Editorial Pamiela
Sección Euskal Narratiba

Tenerifeko markes Valeriano Weyler y Nicolaú, besteak beste, Kubako kapitain orokor izan zen -1896-1898-; tarte horretan ezin ahantzizko egin zen kubatarrentzat. Egun ere, Weyler aipatueta, honakoa galde egiten dute: -Weyler eta Nicolau, ez dea?- independentzia gerlak zinez present baitituzte kubatarrek.
...

Leer más


Beste balentria batzuez landa, Weylerrek inmortal bilakatuko zuen egitatea burutu zuen: bera da historian lehena Bilketa Barrutiak antolatzen.
Roig de Listering historiagileak honakoa utzi zuen izkiriaturik: «Saguako auzapeza joan zitzaion Weylerri laguntza galde egitera, herrian gosez hiltzen ari zirela "birbilduak". -Gosez hiltzen ari direla diok? -ihardetsi bide zion Weylerrek- horretarako bildu ditiat, gosez hiltzeko!»

Egungo historiagileek uste dute 400.000 bat kubatar hil zela Weylerren birbilketa hartan, halere, bada uste duenik 600.000 izan zitezkeela. Hain politika bortitza non, Máximo Gómezen erranetan, Weyler bera izan baitzen Kubako independentziaren alde gehien egin zuena; bada, botere koloniala zer den klar erakutsi baitzien kubatarrei eta beren deliberoan sustatu zituen.

Halaber, zenbat soldadu espainol ez zen nehoiz bihurtu? Eta, bihurtuagatik ere, zenbat bere osoan eta osagarrian? Historiagile Cecilia Arozarenak Matanzas probintziako artxiboetan, soldadu hilen artean 1.741 euskaldun deitura bildu ditu -gehienak goragale beltzak eta malariak akabatuakbada, soilki probintzia batean!

Bihoa liburutto hau tiranoa eta haren biktimak oroitzearen aldera.


Te puede interesar

Kapitain Frakasa

Anjel Lertxundi Esnal

Epicentro

Nerea Loiola Pikaza

Nobela errealista bat

Joxean Agirre Odriozola

Aitortza

Linazisoro Abelin