Zimurrak

15,00 €

IVA incluido

Disponible

Zimurrak

ISBN 978-84-15685-70-8
Páginas 104
Año 2014
Editorial Astiberri Ediciones
Sección Novela Gráfica / Komikiak

Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok –bankuko exekutibo izandako gizona–, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak –nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin– batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du.
...

Leer más


Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua… Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten.

Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe.

Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.


Te puede interesar

Todo bajo el sol

Ana Penyas

Jodido Bastardo

Loisel / Pont

Mostras del Rock

Barbi Recanati

LOS Pistoleros

Iban Díaz Parra