MarGari: Txela berria garizkoa da

Heldu da Katakrakera Txela berria : Tramankulu Brewing-ek egina eta Sesman (Nafarroan) egosia eta botilaratua. Honakoa garizkoa da, Dunkel Weisse estilokoa, 7 gradu alkohol dauzka eta aurreko Terexkovak eta lehenengo Txelak izan zituen lupuluen antzekoak dauzka.
MarGari izena du Margarita Neri 1910eko Mexikoko iraultzan parte hartu zuen gerrillariaren oemenez. Zerga igoera basati bati aurre egiteko 200 laborarik matxinada egin zuten. Handik bi hilabetera Margarita Nerik 1.000 soldadu zuzentzen zituen. Ez zen izan XX. mendeko lehenengo iraultzako emakume bakarra. Erreferente mordoa egon zen altsamendu hartan La Chata, La Corredora, Hermila Galindo, María Pistolas, Juana Ramos edota Carmen Vélez. Haien arrastoak aurki ditzakezu John Reeden MÉXICO INSURGENTE (Txalaparta 2011) liburuan.
MarGari garagardoak, Hau dena edan nahi genuke klasikoaz gain lema berri bat dauka, edariari literatura gehiago batzeko: «Uztail garia legez» 1927 Alejandro Tapia Perurenaren lema bat da. Iruñeko (1899-1957) poeta Euskal berpizkundeko garrantzitsuenetakoa izan zen eta Uhland, Heine, Schiller edota Goethe erromantikoen eragin handia izan zuen. 36ko gerraren ostean isiltasunarekin hitz egin zuen. Atzerriko hizkuntzen irakaslea izan zen.

Libro: