Listado de artículos

Zulu: gure Txela berria

Inauteriekin batera heldu zaigu Txela berria. Jatorrizko Txelaren, Terexkovaren eta MarGariren ostean etorri da Zulu.
Robust porter bat da. Beltza baina stout-ek duten kafe ukiturik gabe. Jamaikako piperra dauka eta pipermin pixka bat.
Zulu izena jarri diogu New Orleanseko (Luisiana, AEB) The Zulu Social Aid & Pleasure Club inauterietako konpartsaren omenez. 1916an sortutako talde hori da tokiko komunitate afroamerikarra batzen duena eta Afrikako iruditeria lantzen eta eraldatzen dute.
Gainera, aurreko Txelen bertsioetan bezala, honek bertso batzuk dauzka. Sanba hau zoroz gaindikoa da Brasilgo Carlos Drummond de Andrade bertso bat da eta Koldo Izagirrek itzuli zuen MUNDUKO POESIA KAIERAK bilduman 2014an.
Etiketa ederra, aurreko hiruretan bezala Marisa Mantxolak egin du.



Libro recomendado:


Más artículos sobre este tema