Ekitaldien zerrenda

Irailak

25

Ostirala

19:00etan

«Izotzetan islatuak» Liberoamerika

Liburu aurkezpena


Bere burua aurkeztu zuenetik, urratsez urrats ari da Liberoamerika plataforma literatura sustatzen. Eta, neurri berean, jarritako helburuak betetzen ere ari da. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, iaz, arreta Euskal Herrian jarri eta bertan editore taldea sortu eta iragarri zuen euskal idazle gazteen lanak biltzeko asmoa. Horretarako deialdia ireki zuen, genero librean idatzitako testuak jaso eta ondoren hautatutakoekin liburu edo antologia moduko bat osatzeko.

Testuak iazko ekainetik irailera bitartean jaso zituzten Leire Alonso eta Iosune de Goñik, Liberoamerika literatur plataformaren euskal editoreak. Guztira 44 proposamen heldu ziren haien eskuetara eta horietatik 24 aukeratu dituzte argitaratzeko.



Gomendatutako liburua: