Ekitaldien zerrenda

Abenduak

12

Asteartea

20:00etan

Nidos

Proiekzioa


INDARKERI MATXISTAREN AURKAKO DOKUMENTAL BAT

Hau Virginia Senosiainek eta Juan Luis Napalel ekoiztutako eta zuzendutako dokumental bat da. Ordu bete eta hamabost minutuko iraupena duen lan honekin egilleek, INDARKERIA MATXISTAren errealitate latz hau ezagutzera eman nahi izan dute. Fikzioa, errealitatea, jende ezberdinen partehartzea eta indarkeria matxista hau pairatu duten emakumeen testigantzak entzun eta ikusi ditzazkegu. Egileek lan honen bitartez mahai gainean jarri nahi izan dutena da, nahiz eta gizartearen gehiengo soziala indarkeri honen aurka dagoen, paraitzen segitzen dugula eta lehen bait lehen honekin bukatzearen beharra. Lan hau modu positiboan bukatu nahi izan dute, herri eta herrialde ezberdinetako jende ezberdinen partehartzearekin. Arazo honetatik atera daitekeela erakutsiz baina hau baino garrantzitsuagoa dena, ateratzearen beharra erakutsiz.