Egileen zerrenda

Manuel Tiago

1913 Sé Nova - 2005 Lisboa

Manuel Tiagok bederatzi liburu argitaratu zituen, narrazio laburrak eta eleberriak. Mugek eta migrazioak toki nabarmena izan zuten lan horietan. 1974an argitaratu zuen lehen liburua, Até Amanhã, Camaradas eleberria. Haren lan batekin baino gehiagorekin egin dira telesailak ala filmak. Margolaria ere bazen.

Álvaro Cunhal -benetako izena- Coimbran jaio zen, eta 17 urterekin egin zen Portugalgo Alderdi Komunistako kide: 31 urtez izan zen alderdiko idazkari nagusia. 1930eko hamarkadan aldizkarietan (Seara Nova, Diago) eta sasiko argitalpenetan (Avante, O Militante) idatzi zuen. 1940an bigarrengoz espetxeratu zuten, eta Lisboako Zuzenbide Fakultatera eraman zuen poliziak abortuaren despenalizazioari buruzko tesia defendatzera. 15 urte eman zituen kartzelan, 8 urte isolamenduan. Kartzelatik marinel korapiloekin lotutako maindireekin egin zuen ihes. 1974ra arte egon zen Paris eta Mosku artean erbesteratuta.

Lisboako haren hiletara 500.000 lagun joan ziren. Beti egin zion uko bere aurpegia hauteskundeetako afixetan azaltzeari. Ia bere bizitzaren amaierara arte ibili zen bizikletaz.

Hauek dira euskarara ekarritako haren estreinako lanak.



En la editorial:

Bost egun, bost gau

Manuel Tiago

15.00€

Badugu

Liburu-dendan:

BOST EGUN, BOST GAU

Manuel Tiago, Amets Arzallus Antia, Iñigo Roque