Un solete
Irailak 02 Astelehena
ZAPATA
1919an Rosa Luxemburg hil egin zuten Berlinen.
Hiltzaileek fusilen kolpeekin hautsi zuten eta kanal baten uretara jaurti zuten.
Bidean, zapata bat galdu zuen berak.
Eskuren batek jaso zuen zapata, lokatzetan botata zegoena.
Rosak nahi zuen mundu bat askatasunaren izenean justizia sakrifikatuko ez zuena, ezta justiziaren izenean askatasuna sakrifikatuko ez litzatekeena.
Egunero, eskuren batek jasotzen du bandera hura.
Lokatzetan dagoena, zapata hura bezala.
Eduardo Galeano
Jatorrizkoa MUJERES (Akal 2015) liburuan.