Salgaien zerrenda

«Filiala» DIARIO DE NAVARRAn

Sergei Dovlatov-en 'Filiala' euskaratu du Katakrak-ek

Amaia Apalauza eta Aroa Huarte itzultzaileek Filiala liburu aurkeztu zuten Iruñean pasa den astean Hedoi Etxarte editorearekin batera. Sergei Dovlatov (1941-1990) egile errusiarrak Amerikako errusiar erbestealdian kokatzen du eleberri hau, umorea eta tristura uztartuz. XX. mendeko azken laurdeneko errusiar narratzaile behinenetako bat. Ufa hiri sobietarrean jaio zen eta hiru urte zituela Leningradera aldatu zen. Unibertsitatera joan zen eta kanporatu egin zuten. Lan behartuen eremu bateko zaindaria izan zen (Eremua eleberrian kontatu zuen). Puxkin Parkeko gida izan zen (Parkea eleberrian jaso zuen). Trafikantea izan zen. Kazetari lanetan aritu zen hirurogeita hamarreko hamarkadako Estonian (Konpromisoan jaso zuen). Eta Kazetarien Sindikatutik kaleratu zuten. Hamarkada haren amaieran New Yorkera alde egin zuen eta kazetaritzan lan egin zuen. The New Yorker aldizkarian ipuinak argitaratu zituen laurogeiko hamarkadan. Berrogeita bederatzi urterekin, azken vodka tragoa edan berritan, Brooklyngo anbulantzia batean hil egin zen.
Hau da Dovlatoven hirugarren lana euskaraz.



Gomendatutako liburua:

Filiala

Filiala

17,00 €

Badugu


Gaiari buruzko artikuluak