27/03/2024
Cuerpo:

Adi, jakingo duzunez igande eta jai-egunetan ez dugu Katakrak irekitzen. Hala izango da ere ostegun honetatik astelehenera. Baina lasai, kristautasunari buruzko liburu hautaketatxo bat egin dizugu hemen behean (gogoan izan Erlijioen historia eta geografia dela gure sailetako bat).

Argitaratu berri dugu Nadezhda Krupskaiaren Herriaren hezkuntza eta demokrazia, hezkuntza askatzailearen historiako klasiko bat errusieratik Leire Azkargortak ekarri diguna. Hala jaso dute GARAn, EUSKADI IRRATIAn eta RADIO EUSKADIn.

,

Erabaki ditugu Nafarroako liburu-denden 2024ko sariak. Euskaraz Xamarren Biziaroak, gazteleraz Bernhard Schlinken La nieta etaMaría la jabalina liburu ilustratua.

Subtitulo: 
Nafarroako liburu-denden 2024ko saria
,

Liburu aurkezpen jendetsua izan zen Victor Sampedroren Voces del 11-M. Víctimas de la mentirarena eta ikusgai daukazu bideoa.

Subtitulo: 
Víctor Sampedro «Voces del 11-M. Víctimas de la mentira»
,

Irati Majuelok Perry Andersonen Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioazi iruzkina egin dio BERRIAn.

Subtitulo: 
«Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz»i iruzkina
,

Liburuko aurkezpenaren berri eman zuten DIARIO DE NOTICIASen,Andrea García González LA LINTERNA DE DIÓGENESen eta EL GESTO MÁS RADICALen.

Subtitulo: 
«Calla y olvida» hedabideetan
Imagen:
06/03/2024
Cuerpo:

Katakrakeko kide eta lagunak mahasbiltzan egon ginen irailaren 24an. Aristu upategietan ondu da ardoa, Irunberrin (Nafarroa Garaia), MOL deitzen da ardo beltz ekologikoa, Mol erromintxelaz (ijitoen euskaldunen hizkuntzan) ardo esateko Iruñerrian erabiltzen zuten ordaina zen. Honezkero kantinan daukagu daukagu, bakarrik edan dezakezu ala bazkal edo afalorduan. Botilak ere eskuragai dauzkagu liburu-dendan.

Ardo indartsua da, lehorra, zoragarria barazkiak, pasta edota okelarekin batera edateko: zatoz dastatzera!

,

Bego Yebrak Jacques Rancièren Los treinta ingloriosos gomendatu zuen RADIO EUSKADIn.

Subtitulo: 
«Los treinta ingloriosos» RADIO EUSKADIn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
26/02/2024
Cuerpo:

Urriaren zazpitik, palestinarren kontrako sarraskia eta Palestinaren kolonizazio sionista gero eta ozenago salatzen ari gara, zorionez. Ekarpena egin nahi izan diogu Israelgo Estatuaren historia kritikotik idatzitako liburu batekin: Perry Anderson marxista britainiarraren bi testu biltzen dira 104 orrialdeko piezan. Amaia Astobiza eta Iñigo Roque itzultzaileen lan fin, azkar eta militanteari esker ekarri ditugu.
Inguruan euskalduna ez den jendea baduzu eta testuak interesgarriak iruditu bazaizkizu, zabal itzazu lasai la New Left Review-ren gaztelerazko ediziotik.

,

Aspaldi ari ginen Coca-cola eta Pepsicoren atzaparretatik aldentzeko asmoz. Urriaren 7an sionismoa hasi zen sarraskiarekin arrazoiak biderkatu dira.
Orain ez ditugu Kas ezta Schweppes ere. Horren partez ekonomia sozialeko Frixenen limoi, laranja eta tonika goxoak dauzkagu.

Subtitulo: 
Sarraskien historiaren aurkako ekarpen ttiki bat
,

Ostiralean 19etan topaketa berezia izango dugu Andrea García Gonzalezekin, autora de Calla y olvida. Violencias, conflicto vasco y la escucha vulnerable como propuesta feminista liburuaren egilearekin, luxuzko bi gonbidatu izango ditugu gainera, Axun Lasa eta Joseba Zulaika.

Subtitulo: 
«Calla y olvida» Andrea García, Axun Lasa eta Joseba Zulaikarekin
,

Gogoan izan asteburu honetan oso jardunaldi ederrak dauzkagula (Katakrak Ikerketa Guneak La Bogeriarekin batera antolatuta).

Anima zaitez, itzela izango da.

Subtitulo: 
Jardunaldiak: Zapalkuntza psikiatrikoa eta auzolaguntza
Imagen:
19/02/2024
Cuerpo:

Arazo larri bat da, Tolosan nabarmen geratu da joan den astean: polizia. Mark Neocleous edota Paul Rocherren lanak irakurri dituztenak horren kontziente dira, haientzat eta oraindik gaiari heldu ez dietenentzat Poder de la guerra, poder policial sarrera distirant bat da poliziak eta armadek auzo, herri eta hirietan egiten duten sarraskiaz pentsatzeko. Nola zauritzen eta hiltzen duten jendea, ze marko ideologikoei esker iritsi garen gerra eta bakea nahasten diren garaiotara, hemen eta munduan.

,

Karmelako Bestiak liburu-dendako kideek Rote Zora gomendatu zuten BILBO HIRIA IRRATIAn eta ARGIAn.
Andrea García González Calla y olvidaren egileari elkarrizketa egin zioten BERRIAn.
Maialen Arratibelek La brecha orgásmica. gomendatu zuen RADIO EUSKADIn.
Nanu Etxezortuk Perry Andersonen Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz EUSKADI IRRATIAm.
La linterna de Diógenesen saioa eskaini zioten Calla y olvidari.
Joan den igandeko EL PAÍSen Jacques Ranciére Los treinta ingloriosos liburuaren egileari erreportaia eskaini zioten.

Subtitulo: 
Calla y olvida, Rote Zora, La brecha orgásmica, Los treinta ingloriosos
,

Katakrakeko Ikerketa Gunetik eskolako desberdintasun sozialei buruzko bigarren ekitaldia hasiko da ostegunean eta datorren astean zapalkuntza psikiatrikoari buruzkoa.

Subtitulo: 
Ikastaro berri bat eta topaketa bat
,

Hannot Mindegia Moxal proiektuaren hirugarren diskoa aurkeztera etorri zitzaigun, EUSKALERRIA IRRATIAn izan zen. Bere musika gogoko baduzu, liburu-dendan bere azken LPa eta CDa dauzkagu.

Subtitulo: 
Moxal: Nabar
,

Atzerriko hizkuntzan eta abenturen zalea bazara, jakizu Hizkuntzak eta Bidaiak sailetan material berria daukagula: hiztegiak, hizkuntzak ikasteko metodoak eta hiriz-hiriko gidak.

Subtitulo: 
Sail berrituak liburu-dendan
Imagen:
29/01/2024
Cuerpo:

Iritsi da Iruñeko kale Nagusira eta, aurki, Bidasoa hegoaldeko liburu-dendetara iritsiko da gaztelerazko liburu gogor eta deigarria: nolakoak ziren muturreko indarkeria jasan zutenen bizitzak eta nola egin zuten aurre. Hala esanda, akaso, pentsa dezakezu liburu sofistikatua dela, baina, era berean da esklabutzaren historia bat, kontzentrazio esparru nazietako preso eta hildakoen inguruko liburu bat, eta tatuaiei buruzkoa, edota esklabu izatea nahi ez zutelako seme-alabak hil zituzten amena. Lan mardula da baina irakurketa arinekoa eta biziki gomendatzen dizugu.

,

EUSKADI IRRATIko lantaldearen bixita izan genuen, Tere Beloki buru, gure hamaikagarren urtea nola hasi genuen kontatu genien hementxe entzun dezakezu Nerea Fillat eta Hedoi Etxarterekin egin zuten ibilaldia.

Subtitulo: 
EUSKADI IRRATIAren bixita
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Nagore Fernandezek Gizadiaren oren gorenaki iruzkina egin zion BERRIAn eta hementxe irakur dezakezu.
Andrea García González Calla y olvidaren egileari elkarrizketa egin zioten CANAL RED telebistan eta hementxe ikus dezakezu.

Subtitulo: 
«Gizadiaren oren gorenak», «Calla y olvida»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
15/01/2024
Cuerpo:

Abenduaren 30ean Katakrakek 10 urte bete zituen. 10 urte hamarna lagunen lan eta gogoari esker. HAU DENA disko bikoitzarekin ospatu genuen eta neguko solsitizioarekin bat, iritsi zen erakusleiho berria: Patxi Chocarro arkitektoaren diseinuarekin eta Joseba Buruskoren zurgin lanarekin. Argazkian: erakusleiho berria euripean.

Urteurrenaz aritu gara ere han hemenka. Euskalerria irratia Katakrakera bertara etorri zen, baita Nafarroako hitza ere, ETBko albistegietan agertu zen nola egin genuen topa xanpainarekin eta BIBA ZUEK! magazinekoak ere bertaratu ziren.

Gomendio bat: ostiralean Jacques Rancièren Los treinta ingloriosos liburuaz arituko zaigu Xavier Bassas Vila itzultzaile eta aditua.

,

Urtearen hondarrean, ohi bezala, liburu salduenak zeintzuk izan ziren begiratu genuen. Hauek izan ziren euskarako salduenak eta beste hauek gazteleraz.

Subtitulo: 
2023ko liburu salduenak
,

bell hooks-en Transgresioa irakasgairen albistea argitaratu zuten Radio Euskadin eta Euskadi irratian,Stefan Zweigen Gizadiaren oren gorenaki buruz idatzi zuen Xalba Ramirezek Irutxuloko hitzan.
Diario de navarrak El cirujano y el pastorri erreportaia egin zion eta Zazpikan Kepa Arbizuren Hau dena disko bikoitzari buruz hitz egin zuten.

Subtitulo: 
Hedabideetan: Transgresioa irakasgai, Hau dena, Gizadiaren oren gorenak...
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen: