Salgaien zerrenda

Hasi da ikasturtea!

2020/09/28

Uztailetik ez dizugu buletinik bidali. Gauza mordoa gertatu da, eta beste hainbeste dauzkagu aurrean. Hasi da ikasturtea. Liburu denda nobedadez josita dago, jendeak babesa bilatzen du kantinan euri eta haizetik ihesi. Eta liburu aurkezpenak, solasaldiak, asanbladak, topera dugu areto nagusia. Kontu asko datoz. Adi.


3 irakurle talde martxan

Hogei lagun baino gehiago joan ziren IRAKURLE TALDE FEMINISTAren lehenengo saiora, kontsultatu programa nahi duzunean batu zaitezkeelako. Martxan dago baita ere LA CIUDAD NO ES PARA MIren bigarren denboraldia.
Urriaren amaieran hasiko da IRAKURLE TALDEAren zortzigarren edizioa, indar berrituta.

Letrazaurituak II: Gopegui, Duval, Morales, Pacheco, Abreu, Labari, Sánchez...

Itzuli da, Trapezistaren orekak antolatuta, Letrazaurituak II topaketa Katakrakera. Solasaldiak, ikuskizunak, ikastaro bat. Eta bazkidea bazara, irailaren 30era arte (tokia bete artea) aulkia gordeko dizugu socixs@katakrak.net helbidean, ez bazara bazkidea hemen aukera: reservasletraheridas@gmail.com.

Argitaletxea hedabideetan

KRISTO FUSILAREKIN liburuari iruzkina egin zioten ALDA aldizkarian.
Danele Sarriugarteri elkarrizketa egin zioten BIZKAIA IRRATIAn ARIMAREN ETORKIZUNAri buruz.
Sebastian Friedrich-i elkarrizketa egin zioten LA SOCIEDAD DEL RENDIMIENTO liburuaren, eta beste batzuen kontura, LA DIRECTAn.
LA INCOMPLETA, VERDADERA Y AUTÉNTICA HISTORIA DEL PRIMERO DE MAYO liburuari erreportaia egin zioten DIARIO DE NAVARRAn eta DIARIO DE NOTICIASen.

Nola doa bazkide kanpaina?

Honezkero 330 bazkide dauzkagu: lortuko ditugu 500 urtea amaitu aurretik? Kanpainari toki egin zion DIARIO DE NOTICIASek, ORTZADAR gehigarriak eta GARAk argitaletxearen gaia jorratu zuen.

«Cuando tu jefe es una APP» eta «Ramón Bengaray. Osasuna y República»

Liburu dendetan dago jada CUANDO TU JEFE ES UNA APP Sarah Abdelnour eta Dominique Médak idatzia eta inprentatik atera berri da RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA Esther Aldave Monreal iruindarrak idatzia.

Ikastaro berri bat! OK, BOOMER!

Teknologiaren ikuspen fatalista duzu? Batera daitezke teknologiak prozesu eta prozesu eraldatzaileak? Begira ze programa ederra dugun urriak 19etik aurrera.

Ekitaldien audioak

Entzungai daukazu Bixente Serrano Izkori egin omenaldia, baita Delincuenciario (Eunate 2020) liburuaren aurkezpena Pascual García Aranorekin ere.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Cuando tu jefe es una APP

,

14,00 €

Badugu

DENDAOSTEKOAK

,

18,00 €

Badugu

SUAK PIZTEN DIRENEAN

,

18,00 €

Badugu

Mi adolescencia trans

,

19,95 €

Badugu

El difícil mañana

,

16,00 €

Eskuragarri 7 egunetan

Delincuenciario

,

17,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan