Salgaien zerrenda

Nafarroako liburu dendek «Caliban eta Sorgina»,«Duelo» eta «Cortázar» saritu dituzte

2018/03/11

Gogoan iltzatuta geratuko zaigun martxoak zortzi baten ostean, egunerokotasuna itzuli da. Joan den astean iragarri genuen Nafarroako Liburu Denden Elkarteak dinamika berri bat jarri duela martxan. Hilabete luzez iaz argitaratutako liburu interesgarrienei buruz hitz egin genuen. Espainiako Erreinuan 60.000 titulu berri argitaratzen dira urtero. Horietako hiru hautatu ditugu: bata euskaraz, bestea gaztelaniaz eta hirugarrena ilustratua: Duelo (Libros del Asteroide), Caliban eta Sorgina (Eskafandra) eta Cortázar (Nórdica). Hala bildu zuen Ana Oliveirak DIARIO DE NOTICIASen eta DIARIO DE NAVARRAk ere eman zuen horren berri.
Geure aldetik, martxoak 16an 12:00etan Iruñeko Erraldoien txokora gonbidatu nahi zaitugu: sari banaketara. Bestela, 19:00etan Barañaingo Auditoriora etor zaitezke: egileekin eta editoreekin solasaldia izango dugu.


EUSKALERRIA IRRATIA kale Nagusitik

Duela aste bete EUSKALERRIA IRRATIA etxean izan genuen. Metropoli Forala magazina bertatik egin zuten Peio Argiñarenak eta Juan Kruz Lakastak. Mikroetatik pasa ziren Katakrakeko Xabier Maeztu, Juan Etxenike, Nerea Fillat eta Maitane Unzu; Punto de Vista jaialdiko Garbiñe Ortega; Auzoeneako Amaia Cambra eta matematiken munduko Xabier Santamaria: osorik dauzkazu bi orduak.

Iflandia: Turkia, zentsura, kartzela, liburuak eta artistak

Luis Soldevila RADIO EUSKADIko Iflandia saioan izan zen berriki izandako zentsura kasuen inguruan gogoeta egiten Felix Linaresekin.

«Jaizkibel Konpainia»ri buruz EGUZKI IRRATIAn

June Sanmillán EGUZKI IRRATIAn izan zen Iñigo Goikoetxeari elkarrizketa egiten, Jaizkibel Konpainia argitaratu berri duen marrazkilaria. Gainera, aste honetan bertan, 14an, geure liburu dendan aurkeztuko dute komikia.

«La creación del patriarcado» Madrilen

Asteon Madrilgo Traficantes de Sueños liburu dendan Almudena Hernando arkeologoak eta Beatriz Garcíak Gerda Lerneren liburua aurkeztu zuten.

Lurpekariak: entzun!

Esperientzia basatia izan zen Lurpekariak entzun eta ikustea, eta hemen duzu inolako edizio lanik gabe saio hura. Tresnetan Ion Celestino, Nerea Erbiti, Ander García, Israel Tubilleja, Daniel Lizarraga eta Javier Callén izan genituen.

Jodi Dean CTXTon

Jodi Dean, Multitudes y partidoren egileari AEBtako abaguneari buruz elkarrizketa egin zioten CTXTon.

El Sindicat de Llogaters NAFARROAKO HITZAn

Edurne Elizondok NAFARROAKO HITZAn erreportaia egin zien Sindicat de Llogaters-eko kideei.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

¿QUÉ ES LA FILOSOFÍA DE LA EXISTENCIA?

,

14,90 €

Ez dago eskuragarri

METAPHORS ON VISION

,

50,00 €

Ez dago eskuragarri

Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria

,

22,00 €

Ez dago eskuragarri

ZULOAN

,

14,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Lo que esconde el agujero

,

16,00 €

Badugu