Feminismoak

Clara Zetkinen Emakumeen gaia eta erreformismoaren aurkako borroka liburuari hitzaurrea egin zion Luisa Passerinik 1972an. Bertan kexu zen XX. mendearen 60ko hamarkadan feminismoa mugimendu «berri» gisa deskribatzeko joera zegoelako. Ez zirelako XIX.eko Louise MichelFlora Tristan edota Rosa Luxemburg kontuan hartzen. Honako testu hautaketan Passerinik aipatu baino atzerago jo dugu, Simone de Beauvoirek seinalatu zuen XIV. mendeko Pizanen olerkietaraino; baina baita aurrerago ere, sexuen bitasuna zalantzan jartzen duten egungo testuetaraino. Zazpi mendetako subjektibotasunak egunero martxoak 8 izan dadin.

K Cómic P Poesia N Narrativa S Ensayo T Teatro