Desobedientzia zibila

Henry David Thoreau

10,00 €

BEZa barne

Badugu

Desobedientzia zibila

ISBN 978-84-613-7411-3
Orriak 84
Urtea 2011
Argitaletxea Autoedición
Saila Organización / Desobediencia

Asko hitz egiten da gaur desobedientzia zibilaz Euskal Herrian. Batzuk sasian bidea urratzeko tresna magiko gisa aipatzen dute. Beste batzuk kartzelan sartu ere egin dituzte, bide horretan abiatzeko asmo hutsa agertzeagatik. Baina ba al dakigu benetan zertaz ari garen desobedientzia zibilaz ari garenean?

Ideia ulertzeko ezinbesteko tresna plazaratu du Potxo Edizioak argitaletxeak: Henry David Thoreau (1817-1862) Ameriketako Estatu Batuetako klasikoaren Desobedientzia Zibila testuaren euskarazko itzulpena, hainbat formatutan; besteak beste paperezko liburu, liburu digital eta audioliburu gisa.

Thoreauk ez zuen inoiz kargu...

Leer más

politikorik izan, ez zen ezkondu eta ez zuen haurrik sortu. Eta, halere, historia aldatu zuen. Haren bizitzako gertaerarik garrantzitsuenak bi izan ziren: ekintza xume bat —Basoan etxola batera bizitzera joan zen bi urtez— eta ez-ekintza bat —zergak ordaintzeari uko egin zion (kartzelan sartu zuten, egun batez)–. Baina etxolan idatzitako Walden liburuarekin gaurko ekologismoaren aitzindaria bihurtu zen. Kartzelako esperientziatik abiatuta, Desobedientzia Zibila maisulana idatzi zuen. Testu horretatik atera zuen Gandhik Indiaren independentziarako bere mugimenduaren izena. Hemendik atera zuen Martin Luther Kingek indarkeriarik gabeko erresistentziaren ideia.

Gizabanakoaren eta estatuaren arteko harremanen inguruko hausnarketa sendoa da Desobedientzia Zibila. Estatua behi sakratu ukiezin gisa gurtzen dutenen aurrean, Thoreauk osasuntsu gogoratzen digu Estatua gizakiek asmatu duten gailu bat besterik ez dela. Eta tresna guztiak bezala, onerako bezala, txarrerako erabil daitekeela. Azken kasuan, gizabanakoaren erantzukizuna da Estatuari zer den gogoratzea, eta aurre egitea.

Edu Lartzangurenen itzulpenarekin batera, Markos Zapiain filosofoak Thoreau nor zen azaltzen digu, eta haren ideiak eta bizitzaren arteko lotura argitzen digu, aitzinsolas distiratsu batean. Aitor Bolinagaren ilustrazioek gogora ekartzen digute Thoreauren testua zein fresko eta bizirik dagoen gaur ere. D. B. Johnson marrazkilari eta ipuingile estatubatuarrak lagundu egin du edizio honetan, Thoreauren kartzelaldia haurrei kontatzeko egin zuen liburuko zirriborro originalen bidez.


Te puede interesar

Desobediencia civil

William E. Scheuerman

Begoña Zabala, Ángeles Maestro, Constantino Bértolo