FERMIN MUGURUZA - NOLA? IRUN MEETS NEW ORLEANS

FERMIN MUGURUZA - NOLA? IRUN MEETS NEW ORLEANS

Fermin Muguruza

25,00 €

BEZa barne

Badugu

FERMIN MUGURUZA - NOLA? IRUN MEETS NEW ORLEANS

ISBN 978-84-9027-449-1
Orriak
Urtea 2015
Argitaletxea Elkar
Saila Música / Contracultura

“Musikari irundarrak Louisianako hirira, mundu osoko hiriburu musikaletako batera, jo du, bertako musikariekin disko bat grabatu eta dokumental bat filmatzeko. ...

Leer más

Katrina urakanak New Orleans astindu, hiria nolabait berriz hastera kondenatu eta hamar urtera, Fermin Muguruza Louis Armstrong, Wynton Marsalis, Phil Anselmo (Pantera) edo Lil Wayne musikarien jaioterrira joan da, Jonathan Freilich ekoizlearen zuzendaritzapean bertako musikariekin 10 kantuz osatutako diskoa grabatzera. Euskal Herria Jamaika Clash diskoa grabatzeko Jamaikara egin zuen bezala, disko berri honetan pauso bat aurrera egiteko munduko beste musika hiriburu batera, Mardi Grasen hirira, jo du oraingoan irundarrak. Irun meets New Orleans lanean, gainera, Fermin Muguruzaren ibilbideko 10 kanturen ikuspegi berri bat ez ezik, Nola? dokumentala ere aurkitu ahal izango dute zaleek. Lan horretarako, kameraren atzealdera lerratu da berriz Muguruza, besteak beste Al Jazzera katearentzat arabiar musikari buruz filmatutako lanetan egin zuen bezala.” (Natxo Velez)


Te puede interesar