KRISTALEZKO GILTZA

KRISTALEZKO GILTZA

Dashiell Hammett

12,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

KRISTALEZKO GILTZA

ISBN 978-84-939460-5-0
Orriak
Urtea 2014
Argitaletxea Igela
Saila Narrativa Anglosajona

Ned Beaumont ez dabil suertean: asteak daramatza jokoan dirua galtzen, eta jokoak ez du buelta ematen. Paul Madvig, hiria gobernatzen duen gangster talde bateko burua –eta bere nagusia–, adiskide mina du. Henry senatari txotxongilo ustelarekin duen tratuari esker manejatzen ditu Madvigek legez kanpoko negozioak hirian. Baina Paulek, bere tratua sendotzeko, senatariaren Janet alabarekin ezkondu nahi du… Neskak, ordea, gorroto du Madvig. ...

Leer más

Senatariaren semea, Taylor Henry, hilda aurkitzen du Ned Beaumontek klub baten sarreran. Bada denboraldi bat Taylor Henry Paulen alaba Opalekin dabilela, nahiz eta Madvigek debekatu dion harreman hori. Heriotza horren ondoren, norbait hasi da zabaltzen gutun aztoragarri batzuk, hiltzailea Paul Madvig dela zeharka adierazten dutenak… Ned Beaumontek –inork eskatu ez badio ere— argitu egin beharko du zer gertatzen ari den. Kristalezko giltza omen zuen Dashiell Hammettek kuttunena bere lanen artean, edo salbatzen zuenetako bat behintzat. Zuzeneko eragina aitortzen zaio, besteak beste, Coen anaien Miller’s Crossing filmean. Uzta gorria eta Maltako belatzarekin nobela beltzaz gozatu duenak hemen du, seguru aski, Hammetten emaitzarik finenaz gozatzeko aukera.


Te puede interesar

La biblioteca de la piscina

Alan Hollinghurst

Lena y Karl

Mo Daviau

La exégesis

Phillip K. Dick