SENDABIDE ALA IRUZURBIDE

Medikuntza alternatiboa proban

Simon Singh, Edzard Ernst

15,30 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

SENDABIDE ALA IRUZURBIDE

Medikuntza alternatiboa proban

ISBN 978-84-92457-54-0
Orriak 344
Urtea 2012
Argitaletxea Elhuyar
Saila Salud / Osasuna

Medikuntza alternatiboaren azterketa berritzaile honetan, tratamendu ezagunenak aztertzen dira —besteak beste, akupuntura, homeopatia, aromaterapia, erreflexologia, kiropraktika eta sendabelarren medikuntza—, haien frogatutako onurak eta balizko arriskuak ikusteko. Baina zerk balio du eta zerk ez? Terapia alternatiboen eraginkortasunari buruz zer froga zientifiko dauden jakin nahi duen edonorentzat informazio zoragarria eta zientzia-azalpen argiak ematen ditu. ...

Leer más

Zientziak esperimentuak, behaketak, saiakuntzak, arrazoiketa eta eztabaida erabiltzen ditu egiaren inguruko adostasun objektibo batera iristeko. Ondorio bat erabakita dagoenean ere, zientziak ikertu eta zirikatu egiten du berak aldarrikatu duen hori, akatsen bat egin badu ere. Osasun publikoaren jardunbidearen eta politikaren gaineko erabakiak hartzeko metodo zientifikoak duen garrantzia berresten ahalegintzen da liburua, sendabide alternatibo eta osagarriekiko zorrotz jokatuz. Z izpiak zientzia-dibulgazioko bilduma bat da, 16 urtetik gora irakurle ororentzat bildutako irakurketa-liburuez osatua. Zientziaren irakurketa argigarria, arina eta atsegina bultzatu nahi da.


Te puede interesar

Desmorir

Anne Boyer

Lo que es mío es tuyo

Marco Mazzeo

Las crónicas del dolor

Melanie Thernstrom