Listado de eventos

30

Abril

Martes

19:00

«Ekin eta joka. Azken ikerketak euskal teatroaz»

Presentación de libro


Azken urteetan gauzatu diren sei ikerlanen edo ikerbideren laburpenak, eta haiei testuinguru historikoa jarri dieten hitzaurrea eta hitzostea. Denera zortzi izen euskal teatroaz gogoetan liburu bakarrean: Patri Urkizu, Amaia Alvarez Uria, Idoia Gereñu, Ixabel Etxeberria, Karlos del Olmo, Arantzazu Fernandez, Agus Perez eta Jaime Valverde. Egile hauek aspaldi zerabiltzaten gomutan euskal teatroaren ikerlan beharrak eta hutsuneak, eta, pausoz pauso, liburu hau osatu dute: bakoitzak bere esparrutik eta eginahaletik landu dituen gaiak batu eta horren bitartez euskal teatroari beste begirada bat luzatzen hastea izan dute helburu. Beraz, esku artean duzun hau ez da historia-liburu bat, baina bai ahalegin historiko bat.



Libro recomendado:

Ekin eta joka

15,00 €

Disponible