Listado de eventos

13

Septiembre

Martes

19:00

Ekotopaketen aurkezpena

Charla


Ekotopaketen Iruñeko aurkezpena, egitaraua eta proiektua ezagutzeko!

Ekotopaketak gai ekosozialez aritzeko hiru eguneko jardunaldiak dira, mundu guztiari irekiak. PORTUGALETEko SASTRAKAn, Irailaren 30 eta urriak 1-2an. Bi helburu nagusirekin antolatu dira:

1. KRISI EKOSOZIALA ERDIGUNERA EKARTZEA (Azken Krisia): akaso, giza historiako arazo handienaren kolkoan sartzen hasiak gara, krisi sistemiko batean. Baina, krisi hori ez da aurrekoak bezalakoa. Oraingoan, planetaren mugekin egin dugu topo. Titanika brankatik lehertzen hasi bada, mugikorrak itzali, burua altxatu eta isiltasun momentu bat behar dugu, gertatzen ari denaren tamainaz jabetzeko.

2. HEGO EHak ERAGILE EKOLOGISTA BERRIA BEHAR AL DU? (Gure garaia!): hau al da krisi ekosoziala geratzeko (H)EHtik egin dezakegun guztia? Nola eman jauzi kualitatiboa hemengo ekologismoan? Tresna berria behar al dugu? Nolakoa? Horretaz eztabaidatzeko espazioa ere dira ekotopaketak. Batu olatu berde berrira!

Hau baldin bada azken krisia, hau da gure garaia! Zatoz!