Tariq Ali: Estatu Islamikoa Parisen

Frantziak Ekialde hurbileko kaliferriaren bonbardaketei erantzun gisa Estatu Islamikoak hartu ditu bere gain Parisko erasoak. Ezin da zalantzan jarri Hollande-Valls gerrazaleak direnik. Ironikoki Assaden erregimena eraitsi nahi zuten (nahiz eta Washingtonek atzerapena eskatu) eta horrek eskualdean Estatu Islamikoaren aliatu egin zituen. Gainera, oposizioak Sirian Assad kontraesan nagusi bihurtu zuen eta Mendebaldeak erregimen aldaketa bat ekarriko zuela espero zuten. Gerra zibil berri bat sustatu zuten elkarren etsai ziren talde jihadisten artean, nork ote daki zeintzuk duten AEB-EBren babesa.

Estatu Islamikoak Frantziako hiriburua kolpatu du eta ehun zibil baino gehiago hil ditu, bikoitza zauritu ditu. Badakit Mendebaldeak gauza bera egiten duela, are gehiago, hamarnaka milaka hiltzen dituela, baina fundamentalismoen talka honek ez garamatza inora. Mendebaldea EZ DAGO moralki jihadisten gainetik. Zergatik da exekuzio publiko bat ezpata batekin dronen eraso indiskriminatu bat baino okerragoa? Bietako bat ere ez da babestu behar.

Askotan aipatu da biak, bai al-Kaida baita ISIS ere, Afganistango eta Irakeko gerra inperialen ondorio direla, eta hori da kasua hain justu, baina ez da nahikoa. Nazionalismo sekularraren suizidioa eta talde aurrerakoi txikien inpotentzia – tokian-tokiko errepresioarengatik eta babes sozialik ez dutelako izan – kontuan hartu behar da. Prozesu honek Saudien erregimena aurrera eraman du eta bai al-Kaida baita ISIS ere wahabismoaren eragin handiaren pean daude – wahabismoa gutxiengo txiki bat da islam suniaren baitan –.

Eskualdea berriz ere egonkorra izan dadin, bi aurre-baldintza daude: Mendebaldeak Saudien errege familia babesteari utzi behar dio; Mendebaldeak eskualdean erasoak egiteari utzi behar dio; Israel-Palestina estatu bakarra bihurtu behar da hiritar guztientzako eskubide berdinekin. Hau gertatu ezean, freak politikoak eta munstroak ugalduko dira.

Ezerk ez ditu Parisko edo Ekialde arabiarreko edozein hiritako errugabeen hilketak justifikatzen.

Tariq Ali

Libro:

El Imperio y la Resistencia. Conversaciones con Tariq Ali
LA HISTORIA OCULTA DE LOS ESTADOS UNIDOS
El extremo centro
El choque de los fundamentalismos - 2E
El síndrome Obama
Piratas del Caribe
La idea del comunismo