Aitita-amamen Guda Zibila

Aitita-amamen Guda Zibila

Miren Billelabeitia, Mungia Dbhko Ikasleak

14,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Aitita-amamen Guda Zibila

ISBN 978-84-9109-469-2
Páginas
Año 2019
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Esku artean duzuen lan hau Mungiako institutuko DBH 4. mailako ikasleekin egindako idazketa proiektuaren emaitza da. Ikasleek Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok eleberria irakurri zuten 2017an eta 2018an. Eleberrian, beste gai batzuen artean, aitona-ilobaren arteko harreman estua erakusten da, eta horrekin batera oroimena, Gerra Zibilaren garaiko oroimenaren berreskurapena eta transmisioa. Eleberriaren irakurketan eta horren inguruan egindako literatur solasaldietan ikasleak eta irakaslea batean baino gehiagotan gogoratu dira aitita-amamekin izandako berriketez.
...

Leer más

Horren harira sortu zen proiektu hau. Eleberriko Lilik egiten duen moduan, geure gazteek ere beren aitita-amamen guda eta gudaoste garaiko oroimena gogora ekartzeko aukera izan dute. Lurperatutako mamuak agerian jartzeko eta ahaztutzat utzitakoa azaleratzeko.
Kontakizunak era zuzen, xalo eta garbian emanda daude, idatzitik baino ahozkotik hurbilago. Tonua ere halakoa da, biguna, eta hizkera, herrikoia sarritan. Hunkigarriak dira beren apaltasunean, ez digute kontatuko sarritan irakurri ala entzun ez dugunik, baina oraingoan geure hurbilei gertaturikoak dira bertan azaltzen direnak. Belaunaldien arteko tarteak laburtu egin dira, mugak lausotu.


Te puede interesar

DE NUEVO CENTAURO

Katixa Agirre

Riomundo

Jon Maia

Maren

Alaine Agirre