ETA-REN ZUZENDARITZAREKIN AZKEN ELKARRIZKETA

Gernikatik Arnagara

Gernikatik Arnagara

25,00 €

IVA incluido

Disponible

ETA-REN ZUZENDARITZAREKIN AZKEN ELKARRIZKETA

Gernikatik Arnagara

ISBN 978-84-943378-4-0
Páginas
Año 2018
Editorial Gara
Sección Zona Especial Norte (Zen)

...

Leer más

ETAk amaitu du bere ibilbidea, baina, azken urratsa egin aurretik eta maiatzaren 3an plazaratutako adierazpenaren bitartez erakundearen desegitea iragarri baino lehenago, elkarrizketa eskaini zion Iñaki Soto GARAren zuzendariari. Lan mardul hau prestatzeko eta egiteko, Ramon Sola egunkariko kronista politikoaren eta Iñaki Egaña historialariaren laguntza izan du Sotok. Armagabetzea, euskal bidea kaleratu zutenean bezalaxe, GARAk eta Txalaparta argitaletxeak indarrak batu dituzte elkarrizketa-liburu hau argitara emateko. Ia 400 galdera egin zitzaizkion ETAren azken zuzendaritzari. Galdetegi zabala, baita zehatza ere. ETA bere buruaz hitz egitera eta ispiluaren aurrean jartzera ere behartu zuten egindako galderek. «Erakundeari buruz zer esango zeniokete, bost urte barru, gaur egun 15 urte dituen gazte bati?». Galdera hori ere egin zitzaion ETAri, eta honako erantzun hau jaso zuen: «Konpromisoa hartu genuela injustiziaren aurrean, saiatu ginela itsasontzia askatasunaren portura eramaten; azken helburu hori, aurrerapausoak egin arren, ez genuela lortu, baina, portu horretara iristeko aukerak bazeudenez eta horiek aprobetxatzeko modurik egokiena beste bide bat egitea zenez, desegitea erabaki genuela, gure onena eman eta gero. Eta ondoren gure jendeak onena ematen jarraitu duela, bakoitzak egokien iritzi dion lekuan. Hori guztia esango genioke».


Te puede interesar

ETA, de principio a fin

Jose Felix Azurmendi Badiola

El Filtro

Minegiaga Oiarbide Jon

Naparra

Jon Alonso