Funanbulistaren beldurra

Funanbulistaren beldurra

Karlos Gorrindo

19,50 €

IVA incluido

Disponible

Funanbulistaren beldurra

ISBN 978-84-9109-585-9
Páginas 320
Año 2020
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

“Norberaren egiak besteenekin osatzen dira; besteen ikuspegiak isilduz eta desitxuratuz ez dago gizarte osasunik”: Sarrionandiak liburuaren atarikoan dioenak argi eta garbi adierazten du gizarte jakin baten gaixotasunak sendatzeko bideak zeintzuk diren, sendabidean jarri nahi izanez gero. Gure iragan hurbilak zauri sakonak utzi dizkigu txertatuta haragian ez ezik, bihotzaren barruan ere. Gizartearen beraren porrota barik, gizakiarena izan da gehiago. Giza miseriak eta handitasunak gobernatu ezinik ibili gara. Izatearen keriak kamustuta ibili gara, ibilian, noiz geratu behar dugun jakin gabe, arnasa hartzeko edo beste bide bati ekiteko,...

Leer más

gizartearen eraldaketa helburu eta xede, gizakiarena berarena bazter lagata.

Gure herriak, geure txikian, zeresan asko eta handiak eman ditu historian zehar, onerako zein txarrerako; borrokalari sena duen herria da gurea. Baina borroka horretan itsu-itsuan dabilen herriak helmuga du amildegia. Eta gu amildegiaren hegian egon gara luzaroegian.

Karlos Gorrindo Etxeandia

Ez da erraza zauriak erakutsiz idaztea, ez da erraza ispiluaren aurrean jartzea, urteen iragaiteari aurre egitea eta gertakarietara orduko pentsaerarekin hurbiltzea. Gorrindok hamasei urteko bere kartzelaldiaren kronika egin du, material humanoa eta literarioa erabiliz, musika lagun; bere egia kontatzen digu, bere egia ikusten dugu eboluzionatzen, kapituluz kapitulu, urtez urte, amildegiaren ertzean. Entzun nahi duenik bada?


Te puede interesar

Itzalen distira

Arrate Egaña Gimenez

Zukafukamusuka

Judit Ruiz De Munain

Ez erran deus

Jon Arretxe

Paradisua

Arrate Egaña Gimenez