HORI GUZTIA EMANGO DIZUT

HORI GUZTIA EMANGO DIZUT

Dolores Redondo

19,80 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

HORI GUZTIA EMANGO DIZUT

ISBN 978-84-9109-206-3
Páginas 704
Año 2017
Editorial Erein
Sección Narrativa Española

Ustekabean, heriotza. Familia-sekretu ilunak. Egiaren bila, elezaharretako lur baten bihotz-bihotzean.Galizian gaude, Ribeira Sacrako agertoki bikainean: Álvaro istripu batean hil da. Haraino joan da gorpua ezagutzera Manuel, haren senarra, eta non konturatzen den bizkorregi itxi dela kasuaren gaineko ikerketa. Álvaroren familiakoek ?Muñiz de Dávilatarrek? ez dute ondo hartzen, eta Galiziatik ihes egitea bururatzen zaio Manueli aurreneko gauza; baina bertan geldiaraziko dute Nogueira polizia erretiratu batek inpunitatearen kontra ematen dituen argudioek; Álvaroren familiaren kontra, beren pribilegioen babespean goxo bizi diren nobleak...

Leer más

baitira. Laster sortuko da susmoa, gainera, Álvarorena ez dela istripu gisa mozorrotu den lehen heriotza. Lucas, Álvaroren haurtzaroko laguna izandako apaiz bat, Manuelekin eta Nogueirarekin elkartuko da, eta ustez ondo ezagutzen zuten pertsonaren ezkutuko bizimodua berreraikitzen saiatuko dira hirurak.Itxuraz inolako kidetasunik ez duten hiru gizon hauen arteko adiskidetasun esperogabeak lagunduko dio Manueli nabigatzen bere senarra zenarenganako maitasunaren eta ordura arte errealitateari bizkarra emanez bizi izanaren oinazearen artean. Eta halaxe hasten da egiaren bilaketa, sineste irmoetako lurralde batean, usadio sustraituak dituena, logika inoiz erabat nagusitzen ez den toki batean.


Te puede interesar

Consejos y aforismos

Antonio Machado Ruiz

Noches de luna rota

Fulgencio Argüelles

Los pájaros de Bangkok

Manuel Vazquez Montalban

Yo que fui un perro

Antonio Soler