KARTZELA KALERA

Emakumeak eta kartzela

Angela Yvonne Davis

10,00 €

IVA incluido

No disponible

KARTZELA KALERA

Emakumeak eta kartzela

ISBN
Páginas
Año 2017
Editorial Gite-Ipes
Sección Vigilar Y Castigar

Liburu honetan, Angela Davisen ekarpen abolizionistaz gain, delituaren soziologian aditua den Cesar Manzanos EHU-ko irakasleak emakumearen aurkako indarkeria instituzionalari buruz egiten duen hausnarketa; Rafael Sainz de Rozas, EHUko Zuzenbide Penaleko irakasle eta Euskadiko Arartekoaren aholkulariak, Euskal Auronomia Erkidegoko espetxeen egoera eta etorkizunaz egiten duen ekarpena; euskal emakume preso politikoen egoera azaleratzen duen Leire Martinez Pérez politologoaren hausnarketa; eta emakume presoen egoera, begirada feministatik aztertu eta sakontzen duen Estibaliz de Miguel Calvo EHU-ko irakasle eta soziologoaren ekarpenak...

Leer más

jasotzen dira. Eta gainera, Bidebarrieta Liburutegian Angela Davisek egindako hitzartzea osorik jasotzen duen DVDa eskuratu daiteke liburuxkarekin batera. “Emakumea eta kartzela” jardunaldiek izan duten arrakasta ikusita, topaketa hauetan uztartu eta aztertu zireneko edukiak, eta bertan parte hartu zuten hizlarien ekarpenak, liburuxka eta DVD baten jaso ditu GITE-IPES Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak. Liburuxka eta DVD honekin, kartzelaren eztabaida sozializatzea bilatzen du GITE- IPES-ek, bere izaera indartzen duten ikerketa, eztabaida eta prozedura pedagogiko partehartzaileak sustetze aldera. "Kartzela Kalera! Emakumea eta Kartzela" lehen jardunaldietan Angela Davisek egindako ekarpena oso osorik jasotzen duen DVDa eskuragarri liburuxkarekin. Liburuxka eta DVD-a eskuragarri dago dagoeneko Bilboko Elkano kaleko 27. zenbakiko Louise Michel Liburuak liburudendan, Donostiako Okendo kaleko 4.zenbakiko Hontzan, eta aurki eskuragarri izango da Elkar liburudendetan ere.


Te puede interesar