Yannis Ritsos Antologia

10,00 €

IVA incluido

Disponible

Yannis Ritsos Antologia

ISBN 978-84-17051-18-1
Páginas 64
Año 2018
Editorial Susa Mpk
Sección Poesía

Engaiamendua izaten da Yannis Ritsos poetaz ari garela sekula faltatzen ez den hitza. Egokitu zitzaion mundua eta haren aurrean hartu zuen jarrera kontuan izanik, harritzekoa ere ez da. Greziako alderdi komunistako kide izanik, Ioannis Metaxas jeneralaren 1936ko estatu kolpearen ondotik, Ritsos bera eta bere obra esetsiak izan ziren. Ez zen hura izan, baina, Greziako Gobernuak jazarri zuen garai bakarra; hiru hamarkada geroago ere, jada poeta aski laudatua zela, Koronelen Diktadura deitutakoaren errepresioa pairatu zuen: kartzelaldiak, etxe barruko arrastatzeak... ...

Leer más

Ritsosen obran, bada, gorabehera makur horien eragina agerikoa da, hala esplizituki auzi politikoak agertzen direlako, nola, zentsura ekidin nahian, errepresio garai batzuetan beste bide poetiko kriptikoagoak hartu zituelako. Lehenengoetako adibide behinenetakoa dugu Epitafio izenekoa. Metaxasen gobernuaren kontrako ikasle-manifestaldi batean zenbait gazte hil zituen Poliziak eta haietako baten amaren argazkia —semearen gorpua besotan zuela— zabaldu zen komunikabideetan hurrengo egunetan. Argazki hark bultzatuta idatzi zuen gerora bere poema ezagunenetakoa bilakatuko zena. Konpromiso politiko komunista hura gorabehera, eta nahiz eta XX. mendearen azken laurdenean molde horretako poesiaren sonak behera egin zuen poesia-kanonean, nazioarteko ospea eskuratu zuen. Ez alferrik, Greziako poeta moderno handienen artean kokatu ohi du kritikak. Euskaraz apenas genuen itzulirik orain arte haren lanik, Koldo Izagirrek eta Iñigo Aranbarrik itzulitako zenbait poemaz landa, eta orain haren ibilbide osoa hartzen duen antologia aurkezten digu Joannes Jauregik grezieratik zuzenean euskaratuta.


Te puede interesar

Poikilía

Jesús García Rodríguez

Carta al mundo

Emily Dickinson

SER GRIETA

Sor Kampana