«Nola egin kotxeek haizearekin funtziona dezaten?»
14/05/2016
«Nola egin kotxeek haizearekin funtziona dezaten?»: horri erantzun nahi izan zioten, besteak beste, lanaren xantaiari buruzko mahai inguruan. Txirrinkak antolatu zuen ekitaldi hura, datorren astean hasiko baita azpiegitura zentzugabeen eta garapenkeariaren aurkako txirrindula martxa.
Bertara joan zaitezke, noski, adibidez, maiatzak 21ean 11:06an Katakraketik pasako da Txirrinka, geure tartea Jazarren amaituko da, Etxabakoitzen: hartu txirrindula eta zatoz!
Iflandia: Remigia Picó
Luis Soldevila Félix Linaresekin egon zen Radio Euskadiko Iflandian Remigia Picóri buruz hitz egiten: IRUÑEA NOLA?ren azken asmakizuna: Arrosadian maiatzak 26, 27 eta 29an egingo den jaialdiaren aurreko jaia.
Music in My Soul Selektah-ri elkarrizketa
Joan den larunbatean izan zen ARROSADIA NOLA?ren aurkezpena. Bertan egon zen Music In My Soul Selekath DJ afronafarra jendea dantzan jarriz. Bere nondik norakoei buruz jakiteko elkarrizketa labur bat egin genion.
Xisco Rojoren zuzenekoa entzungai
Xisco Rojo duela egon batzuk egon zen katakraken. Kitarra eskutan bakar-bakarik, entzungai daukazu kontzertu osoa: jo zituen zazpi kantak.
Potemkin + Amatasunak Hiri Gorrian
Asteartero doa Uxua Domblás Euskadi irratiko Hiri Gorrian saiora. Joan den astean Potemkin Filmotekari buruz aritu zen, horri esker Nerea Fillatek gure altxorrari buruz jardun zuen saio berean. Asteon Uxuak Amatasunak, ekonomia eta komuniteta ikastaroari buruz hitz egin zuen.
Audioa: Esako 8ak
Entzun dezakezu jada Esako zortziei buruzko hitzaldia: kartzelara bidali nahi dituzte haien lurra zaintzeagatik.
Eventos relacionados
Libros recomendados:













