Ekitaldien zerrenda

Azaroak

29

Ostirala

20:00etan

Bertolt Brecht «Keuner jaunaren kondairak»

Irakurle taldea


Harribitxi dira Keuner jaunaren kondairok alemanezko prosan. Horretan bat datoz aditu guztiak. Harribitxi ez ezik, ordea, Bertolt Brechten ispilu ere badira, 1930an pertsonaia sortu, eta hil arte lagun eta alter ego izan baitzuen Brechtek Keuner jauna. Nekez aurkituko du irakurleak Brecht ezagutzeko liburu hau baino bide hoberik. Adiskidetasuna, saldukeria, hedabideak, autoak, izadia, hirigintza, gizalegea, nazionalismoa, elkarbizitza… askotariko gaiak jorratzen ditu kondairotan Brechtek, bere eredu etiko zein estetikoen berri ematen digularik, formulazio ezinago soil, indartsu eta biribilez.