Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

03

Astelehena

19:00etan

Izadi: espetxean jaiotako atzera kontaketa

Proiekzioa


Ba al zenekien Burlatako ume bat Aranjuezeko kartzelan bizi dela? Izadi du izena eta Maria Lizarragaren alaba da. Hilabeteak eman zituen ondoko moduloan (200 metrora) zegoen bere aita ikusi ezinik. 2 urte besterik ez ditu eta iazko martxotik ezin ditu bere senideak besarkatu eta ezin da kalera atera, oraindik Burlata ezagutzen ez duelarik. Egunero, erakundeek oinarrizko eskubideak ukatu egiten dizkiote, hala nola, elikadura osasungarria eta inguruarekin kontaktua izateko eskubidea.

3 URTE betetzen dituenean, AITARENGANDIK ETA AMARENGANDIK BANANDUKO DUTE, ordura arte amarekin 24 orduak igaro ondoren.