Ekitaldien zerrenda

Urtarrilak

26

Osteguna

19:00etan

Liburu aurkezpena «Europa indígena matrilineal» y «En el vientre de Mari»

Liburu aurkezpena


Orain dela hamarraldi batzuk arte, aintzinako euskal kultura Europa bertako kultura handi baten oiñordekoa izan zitekeela pentsatzea iragan idealizatu bateko elezahar erromantikoetako kontua baino ez zatekeen. Alabaina, lehenaldi ostu hori egiazko eta benetako lez ageri da jakintza-alor anitzeko ikertzaileak hainbat arlotan egiten ari diren lanari esker, hala nola arkeologian, etnologian, linguistikan edo mitologian. Ezbairik gabe, ziurtasun eta zehaztasun osoz esan dezakegu indoeuroparren aurreko aro bat izan zela, eta horrek erakusten du ez bakarrik bestelako mundu bat posible dela, baizik eta bestelako mundu bat izan zela denboraldi luze batean, gure ikastetxeetan erakusten den historia ofizialaren denbora-tartea gainditzen duena. Iragan ostu horrek, orain arte gure memoria kolektibotik ezkutatua izan denak, europarren egiazko sustrai kulturalak erakusten ditu; sustrai horiek planetako gainontzeko herri indigenekin senidetzen gaituzte eta indoeuroparren aurreko mundu-ikuskera berreskuratzera hauspotzen gaituzte, ez erromantizismotik eratorritako ariketa gisa, gure jatorrizko sustrai kulturalei berriro lotzeko baizik.

Orain arte esandakoaren erakusgarri dira Mari Carmen Basterretxea eta Guillermo Piqueroren lanak.



Gomendatutako liburua: