Vladimir Ilitx Ulianov «Estatua eta iraultza»

Liburu aurkezpena

Nines Maestro, Eneko Compains.

Testu hau 1917ko udan idatzi zuen Leninek, Otsaileko Iraultzaz geroztik zabaldutako garai gorabeheratsuaren erdian. Engels eta Marxen ideietatik abiatuta, Leninek auzi teorikoak aztertzen ditu proletariotzaren iraultzaz ondoko estatuari buruz. Boltxebikeen zereginez ari dela, hiru egiteko jarri zizkion ezkerrari: boterea konkistatzea, estatu burguesa suntsitzea eta estatu berri bat eraikitzea, komunismorako bidean. Horiek azaltzen zaizkigu liburuan, eta, horretarako, hitzaurrean esaten den bezala, dogmatik ihes egin eta ekintzarako gidaliburu bat proposatzen du, betiere bere garaiari eta baldintzei lotua. Sobietar Batasunaren jaiotzan mugarria izan zen testu hau, eta ekarpen ideologiko garrantzitsua gaur egun ere.

* El evento será en euskera