Ekitaldien zerrenda


Atlantiko Beltza: Musikaren botere politikoa

3 urte igaro dira jada Atlantiko Beltzaren lehenengo ediziotik. Musikaren presentzia sutsua izaten jarraitzen du, ugaria, edozein tokian dagoela, eta bere zentzua oraindik eztabaidan dago. Galdera batean laburbildu genezake aipatutako eztabaida: noren zerbitzura dago?. Lehenengo erantzuna, bistakoa: industria global baten zerbitzura, diskografika handiek zuzendutako merkatu basati baten, eta are botere gehiago duten beste konpainien zerbitzura: babesleak eta plataforma digitalak, esaterako. Baina bigarren erantzun bat dago, gertatzen den guztia probetxuaren logikan oinarria ez duela dioena: egoten jarraitzen du, eta etengabe agertzen da, musika gehiengoaren interesen alde martxan jartzen duena. Auzo sonideroak, etxe-hustutzeen inguruko abestiak, masa kritikoetan soinua jartzen duten bizikletak, poliziak eraildako pertsonen inguruan errimak wolof-ez, etxe-langileen sindikatuak ateratako diskak, gune edo espazio sozialetan burututako festak, bandak manifestazioetan… Badago dignitate, komunitate eta edertasun produkzio medioei asalto egiten duena. Badago hau bizitza ez dela aldarrikatu eta ogia eta arrosak merezi ditugula dioena.

Baina ez da nahikoa. Azken aldiotan bukatzen ez den krisi bat kudeatu nahi duten politika liberal eta autoritarioen igoera nabaria da. Kapitalak bizitzaren kontra egiten dituen ofentsiben bolada honen erdian, populazioaren zati nabarmen bat sobran bezala dagoela kontsideratu eta beren eskubideak arriskuan ikusten dituen bolada honen erdian, premiazko eta benetazko erronkak agertzen dira. Nola burutu antiarrazista eta feminista diren proposamenak, eta garaiaren mailara egokitzen direnak? Nola egin musikak proposamen horien alde egitea?

Atlantiko Beltzaren historia bada hemen irudimenaren euskarri. Elkartruke eta sorburu den lurralde hori zeharkatzen dituzten korronteak hobeto ezagutzeak, iraganean gertatutakoa eta irekiak edo sor daitezkeen aukerak ulertzea ahalbidetzen du. Musikaren botere politikoak kasu askotan kontatzear dagoen iragana dauka, eta idatzi gabe dagoen etorkizuna.

Eman izena hemen: ikastaroak@katakrak.net
Izen ematearekin: gela birtualean sar zaitezke + testuen dossierra izango duzu + kamiseta + agiri bat
Zenbatean: 50€ / 70€ laguntza bonua eta Sound System. El poder político de la música liburuaren ale bat
Halere, doan bertaratu zaitezke



Harremana duten ekitaldiak


Harremana duten liburuak

Libros: 

Sigue adelante

,

22,00 €

Badugu

MÚSICAS CONTRA EL PODER

,

20,00 €

Badugu

Aspectos de Wagner

,

12,00 €

Ez dago eskuragarri